inprimatu
Muga ertzeko otoitza
Izenburua:
Muga ertzeko otoitza
Sinadura:
Aiton-zar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aiton-zar

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
85

 

Muga ertzeko otoitza

 

Aiton-zar

 

 Oar: Santanderko mugan, aiton-zar batek, aberritik igesi egin zun olerkitxo au.

 

 Nere Aberri kutun laztana

 Neu jaio nintzan erria!

 Zuri begira jarrita au da

 Egokera negargarria!

 Etsai zitalak etorri dira,

 Apurtu zaitue guztia.

 Jaun zerukoa!, zeuria da-ta

 Ar egiozu errukia.

 

 Mendi guztiak odoldu dira,

 Errekatxuak gorritu,

 Negar ulua beste gauzarik

 Euskadin ezta geratu!

 Ainbeste ama semerik bage,

 Beste ainbeste alargun.

 Jaun zerukoa! zeuria da-ta

 Eiozu kemenez lagun.

 

 


inprimatu