inprimatu
Belakia
Izenburua:
Belakia
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
83

 

Belakia

 

Onaindia

 

 Argi-lore eguzkia.

 Aren euritan, itxas-ertzez ni.

 Belaki bat ertzean,

 urak jaurtia, noski.

 

 Oa, ta asetu adi.

 Zein arro ta galai abil urez!

 Ikus, gora ta bera,

 jostallu ugin-aparrez!

 

 Len tximur, orain ase.

 Ertzik ez, itxas urdiņez bakar.

 Gizon biotz-urduri,

 aditu, egik oar!

 

 Elaitxo bat yoako;

 Gain ezarri arren, geldi ezin.

 Oro zorakeri uts,

 ur-jolas ta ego-min.

 

 Ni ari so, oldozkor....

 Oi Jainko, Zu ez al zara itxaso?

 Ta ni? Belaki zingil.

 Zu eta ni, or oso.

 

 Belakia, alan be,

 itxasoan eta au belakian.

 Belaki ezereza

 itxas bete nasian!

 

 Zu zaitut, Jainko itxaso,

 ur guztiak Zeugan dozuzana.

 Txori, mendi ta lore,

 Zuk sortua dan-dana.

 

 Ni bere Zuk egiņa,

 aranasaz piztu ninduzun gartsu,

 ta lore-likurta lez,

 geroztik zeure nozu.

 

 Nainun zaukadaz beti:

 ikus ez arren, soma bai gogor;

 bila ez arren, aurki,

 eztia ta maitekor.

 

 Zirkiņikan ba'dagit,

 Zure baitan naurki oztiņean;

 ezker-eskoi, goi ta be,

 Zu zaitut barrenean.

 

 Zergaitik bila zaitut

 lore-usaņean, mendi-argian?

 Utsal-izakiak at,

 sar nadin biotzean.

 

 Belakian itxaso,

 nigan Zu, gogozko leza-ondo.

 Argi-lor biltzea

 neugan daroat gozo.

 

 Adi, oi! zer diņostan:

 ĢEz zara bat; bi gara, zu ta Ni

 Gogoz maite nagizu;

 Egile nozu, sari.ģ

 

 Bai, Jauna: Zu itxasoa,

 ta ni belaki zure altzoan.

 Jarrai ortxe, maitekor,

 ene biotz-zokoan.

 

 


inprimatu