inprimatu
Esku utsak
Izenburua:
Esku utsak
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
82

 

Esku utsak

 

Onaindia

 

 Ez dakit nik, baña bai laño ta mendiak...

 Min dot biotz erdian, oso ikaragarri;

 Lotsa naz soin dardara, matrail-azal gorri.

 Naita luzez bizi, uts dodaz esku biak.

 

 Min baltzez zamaturik moskortua nabil:

 Nekar-ibai begiak ta buru apala,

 Norantza zuzen daiket ene urrats argala?

 Ai, ene ! Zer gerta yat? Eskale naz zirtzil.

 

 Bai, aritz-kima luze ene esku igarrak...

 Ez bai-dira egundo ezertara saia,

 Ezta iñoiz be oratu ez atxur, ez laia.

 Ta gaur dakustaz miñez, erreka idor, utsak...

 

 Noizka, giz-barne griña garatu orduan,

 Ames urdin oingeak eio ditut zoro;

 Baita baratze zear larrosa ta mao,

 Sarri laztandu bere, irrika mosuan.

 

 Eta zer? Mintza naiten orain lots gorrian:

 Ez dot lur gañez bein be sokillik irauli,

 Ez muño-egalean sasirik ebagi,

 Ez zugatzik birlandu ibai-saietsian.

 

 Ez dot iñoiz azatzik soloan atera,

 Ezta oraindikarren azirik ezkotu,

 Artorik ez garirik igitaiz ikutu,

 Jainkoaren esana jaurtiz ezkerrera.

 

 Ez dakit nik, baña, bai laño ta mendiak...

 Geroztik naz gau t'egun zerurantz azartu,

 Urdiñaren ixilla nairik estalgetu;

 Mendeko nau, alan be, ezin-atz lodiak.

 

 Jauna, Jauna, erruki zadikaz or goitik,

 Ez nagizu betikoz albora egotzi.

 Zuk, arren, nagizu indar-orioz igurtzi,

 Ta nire atzak dozuz arnariz jantzirik.

 

 Oi, ene ereskin ai-zale, ixil-ezkon aratza:

 Ots samiñez, otoi, birlora nire ames-baratza.

 Bai, ta liliak sorutko ezker-eskoi bidean,

 Igarra barriz piztuko biotz-barren jausian.

 

 


inprimatu