inprimatu
Gogo barruan
Izenburua:
Gogo barruan
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
81

 

Gogo barruan

 

Aurraitz

 

 Urrun soiñutxu bat dantzut barruan etentzeke

 goizetan pozkidaz eta illuntzean kaden,

 biotz bakartiaren pozezko asperen;

 aren ots bigunak aurtzarotik liluraz nauke.

 

 Basoen pakezko atsedenaren isillean

 biotzaren ari minbereenak ioare;

 ortziak aton oi ditu abesak bare

 goiz barrien garden eta arrats-beren kadenean.

 

 Eresi onen laztanen egaztada arrotzetaz

 zeuen ikutu baten bigunak leunki

 be-uskerien ots gozagatatik aldeuki,

 gal naroa barru gentzaren zelai zabaletaz.

 

 Kadentasun gozo baten nastauta alderrai nabil.

 Gogo beti zorion billa zeru-min.

 Iai ta iolasen uskeriz uts bat bete ezin:

 Ots samurrotan bizitz obaren mintzura dabil.

 

 Atsekabeen arantzarteko zadorren ertzetan

 artz bako pozen atsegiñak ikuturik,

 eresi onein iarrai senetik urtenik

 pozez nabil itxaro baten urrun gardenetan.

 

 


inprimatu