inprimatu
Naikerietan Gogaituta
Izenburua:
Naikerietan Gogaituta
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
81

 

Naikerietan gogaitua

 

Aurraitz

 

 Itun-itunik ioian Sendoal zalduna

 ibai-ertzeko zidorrez basoa-barruna;

 zurbillik arpigekera, biotza uts-utsik

 bigur eta naikerietan gogaiturik.

 

 Euzki-sarrerako eresi samurretan

 ibaia bare-bare zegon ii artean.

 Ardura barik igaro zan egaletik,

 gogoko entzumenak zeuzkan estalirik.

 

 Zaldi zuria astiro-astiro aurrera,

 ugazaba isil-oldozkor, eztaki nora.

 Ondasunak zidar eta urreak sastakai

 biurtu zitzaizkion, biotzean zemai.

 

 Artotzai zirika iluntz-aizetxu biguna,

 arruetara eltzen zegoen illuna.

 Atsegin ezaunge baten susmoa zeukan,

 ta burutasun-iarrai zorun billa ioian.

 

 Errekarteko pake isil ta atsedentsura

 kanpai-ots batzu el ziran kaden minbera.

 Alako ikuturik etzion ezek iñoiz,

 gizarte ustela esezpendu zuan gogoz.

 

 Ioan ta ioan, urtikaldeko oian baten

 gauari kiñu ta kiñu argi bat kaden:

 Iñor bizi an? Zoriontsu ete dira?

 Geiauko barik istumustuan bertara.

 

 Gaueko isillari lau ots atean sotil...

 — Gauerdi itsu onetan atean nor dabil?

 — Zorion billa nabil...idik atea arren...

 Neure buruari igesi naukazute emen.

 

 Bordatik barriro ama-alaben mintzura

 emeki-emeki gauaren azalera;

 — Ez gal mundua zear bidezti arrotza;

 zeure barruan daukazu zorion-giltza.

 

 — Arlanduzko iauregi apaiñen iaube naz...

 Kutxakada urreak, ian-edan, iantzi, iolas...

 Entzute aundi...Munduaren uskeriak!

 Barru-gentzaren kaltegarritzat den-denak.

 

 Nere ondasun ta euki oro zeuentzat.

 barruko pake ta atsedenaren ordaintzat.

 Begi baltzizkoi, baso-neskatxa on ori,

 zorion ta pakea darioe ugari.

 

 — Urrunetako zaldun gazten maitebera,

 oianetako gaua dagoen ederra!

 Biotz-begiak gora iñoiz iaso ete dituzu?

 Burua oben-laiñoz illunduta duzu.

 

 — Iakintsu ta ikasi artean gau ta egun,

 olakorik nok esan eztut arkitu iñun.

 Enuen uste pake, zorion ta pozik

 basoetako bakartasunak eukanik.

 

 — Basoen isil garbiak berein iakintza

 Ogen artean beti artega biotza.

 Zeru-sunderik nabari ezin gogoak,

 egiazko pozen lapur uri-iskanbillak.

 

 — Baso-neskatxa biotz garbi ta on-ona!

 Gaur ezautu dut egiazko maitsuna.

 Zeure pakea neukin laindu nai zenduke?

 Bordatxu ontan pozez biziko giñake.

 

 — Laztan garbi baten oroia dut neurekin.

 Artzai-mutil bat bada mendian beturdin

 Maitsaunak ez ditu ondasunak neurri.

 Basoko bizitza zuretzako mingarri.

 

 Amak ebagi zuan eleketa alaikor:

 «gaur emen duzu ostatu»esanaz baikor.

 Garbai uretan igari zaite len-bait-len,

 gogo askatuaz biziko zera pozen.

 

 Txiroen artean banandu errukior,

 euki larregiak, bizi daitezan pozkor...

 Erri leunaz igaro alai ta samiñak,

 sarri izango dituzu poz-ikertaldiak.

 

 


inprimatu