inprimatu
Olerkibilla
Izenburua:
Olerkibilla
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/12
Orrialdea:
77

 

Olerkibilla

 

Nemesio Etxaniz

 

 Olerki-eske ditut

 zenbait lagun zintzo;

 baņa ezin biurtu

 gaurko eguna, atzo.

 Munak elkortu zazkit,

 narru zarren antzo;

 ama naro nintzana,

 gaur naukazu atso.

 

 Olerki-prabika bat

 dudala uste dute,

 agortu eziņeko

 ur-jario bete;

 baņa gure almenak

 neurria dizute;

 ozkarbiak ondoren

 oi-dizu eurite.

 

 Nere kolkoa zuri

 uztu bitartean,

 bizpairu bertso sortu

 dira papelean;

 lerro motx auek baņa,

 olerki-sallean,

 agotz-uts, ez dizute

 alerik barnean.

 

 Laņoak lauso dakar

 zeru goibelean;

 gogoak gandu dizu

 bere naigabean;

 gure Erri ta Eliza

 gizonen oinpean

 ikusita, nork kanta

 dezake gurean?

 

 


inprimatu