inprimatu
Bergili'ren Unai-Kantak
Izenburua:
Bergili'ren Unai-Kantak
Sinadura:
Virgilio (Bergili)
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Andima Ibiñagabeitia)
Egilea(k):
Virgilio
Andima Ibiñagabeitia

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
47-49

 

Bergili'ren Unai-kantak

                                   (Bukolikak)

 

Virgilio

 

euskaratzailea:

Ibinagabeitia'tar Andima

 

                               Ibinagabeitia'tar Andima'k lateratik euskeratuak.

 

VII'gn. Unai-kanta

Thirs eta Koridon'ena

 

                                                                   — Iarraipena

 

 Serviu'kziñonez, unai-kanta au osorik ietzi omen zun Bergili'k Teokrit'en

 idilietatik. Egia esan, olerki ontan ere, besteetan bezelotsu, aipatu

 olerkariaren kutsurik ez du palta, baditu ordea, zenbait eskena bizien artetik

 bizi-bizirik erauziak diruditenak, batez ere sarrerakoa. Poema ontan olerkaria

 amebe-eraz ari zaigu. Amebe-kantua, gure bertsolariena bezela, iru lau

 neurtitzezko ahapalditan egin oi zan elkarri erantzuka; emen lau

 neurtitzezkoetan ari zaizkigu olerkariak. 1-20 n.: Melibeu'ri gilloriak

 (mirtuok) zaitzen dagola, saldoko akerrak iges egiten dio; billa ateratzen da

 ta Daphni arkitzen du bidean, eta Koridon eta Thirs'en artean bertsu-dema

 astero dioala adierazten dio; aurrenez zalantzan dago Melibeu zer egingo ote

 dun, lanean iarraitu ala bertsu-demara iaun. Lana baztertu ta bertsu-demara

 doa. 21-36 n.: larre-iainkoei gora-dei dagie bertsolari demazaleek. 37-68n.:

 bakoitzak 'bere maitemiñak abesten ditu. 69-70 n.: Koridon ateratzen da garai.

 

                                       VII

 

 5        Melibeu'k.—Beiñola, gorosti arantzatsu baten itzalpean exeri zan

 Daphni; Koridon eta Thirs'ek beren abere taldeak bildu zituten; Thirs'ek

 ardiak, Koridon'ek, berriz, esnez anpatu auntzak; biak garerdian, biak

 Arkadi'tarrak, ein bateko kantariak eta erantzuteko gertu.

 10        Toki artan, gillori xamurrak otzetik babesten nengolarik, nere

 saldo'ko ordotsa, akerra alegia, aldendu zitzaidan; orduntxe Daphni aternan

 nun. Ark, berriz, ikus ninduneko: «Zatoz lasterka Melibeu» esan zidan; «zure

 akerra eta auntzak ere iarei daude, eta astirik baldin ba'duzu ar ezazu

 ementxe, itzalpean atseden. Larreak barna onuntza etorriko zaizkizu edatera

 zezenak; Minkiu'k, emen, bere ugertz orlegiak kaiñabera xamurrez zedatu ditu,

 eta aritz gurenak erlauntzak bezelako durundia dagi».

 15        Zer egin? Ez zeuden nerekin Alkip ezta Philida ere, errapetik erauzi

 bildotsak tegiratzeko; eta norlenka aundi bat zan Koridon eta Thirs'en artean.

 Aien iokoagatik nere zereginak baztertu nitun. Beraz, biak asi zidan bertsu-

 deman, aldizka; Musek aldizkakoak nai zituten. Orratx Koridon'enak eta Thirs'ek

 ialkiak, urrenka.

 20        Koridon'ek.— Libetros'ko Ninphak, nere maitariak! Emaidazute, arren,

 Koduru kutunarenak bezelako bertsuak kantatzeko argia (bertsutan Phe busi ere

 urbiltzen zitzaion); edota, guziok egin bait dezakegu ainbeste, lerrondo guren

 ontatik nere txirul ozena eskegiko dut.

 25        Thirs'ek.—Artzaiak, sor-berri olerkaria untzorriz apaindu ezazute,

 Arkadi-tarrak, Koduro'ren meakak bekaitzez apurtu ditezen; edota neurriz-goitik

 goraipa ba'nindeza (Koduru'k alegia), bas-akaraz bekokia esi ezadazute, mii

 gaiztoak, olerkari daitekenari, kalterik ekar ez dezaion.

 30        Koridon'ek.— Onatx zuretzat, Delie, (Diane), basurde-buru au eta

 basauntz urtetsuaren adar-abartsuok Mikon txikiaketz. Iñoiz al ba'nenza, ordea,

 atxurdin landuzko irudi bat ukanen duzu, zutik eta purpurazko koturnoz

 iantzita.

 35        Thirs'ek.—Aski zaizu Priap, kaiku-bete esne eta olata auek (libum)

 urtero itxarotea: baratz txiro baten iabole zaitugu. Oraiñarte, gure ahalaren

 ariora, marmorezko egin zaitugu; artaldeak iaioparriz ugaritzen baldin ba'dira,

 urrezko eginen zaitugu.

 40        Koridon'ek.— Galatee, Nerine'ren alaba, Hybla'ko elarra (thymum)

 baiño neretzat goxoagoa, kigneak baiño zuriagoa, untzorri-zurbilla baiño

 ederragoa; zezen bazkatuak (gizenak) itasketara datozkeneko, Koridonez ardura

 balin ba'zera, etor zaite zu ere.

         Thirs'ek.—Ni, ordea, Sardoni'ko belarrak baiño garratzago izango al

 nazaizu, gorostia baiño latzago, (itsasoak) iraitzi aloka baiño ezesgarriago,

 egun au urte osoa baiño gogaikarriago ezpazait! Zoazte tegira, zoazte bai

 larratu zezenok, lotsarik ba'duzute!

 45        Koridon'ek.— Iturri orolditsuak, loa baiño belardi guriagoak, eta

 zuk, itzal bakanez gerizatzen duzun gurbiz orlegia, babes ezazute berosapatik

 ene artaldea; or-or dator uda kixkalgarria eta aienetan antutzen ari dira

 ninikoak.

 50        Thirs'ek.—Baditut emen laratza eta ler-abar guriak; emen, sutzar

 batek, atergabeko kez, abeak bezten ditu beti; emen, otsoek ardi kopuruaz edota

 ibai lasterrak urertzetaz bezin kezkati gaituzu Borea'k dakartzin otzetaz.

 55        Koridon'ek.— Zutik daude gaztaina lakatzak eta orreak (iuniperi);

 igaliak zuaitzpean an-or sakabanaturik datzate; oro dago irriz, baña Alexi

 ederra mendi auetatik ioango ba'litz, ibaiak ere legortuko lirake.

         Thirs'ek.—Elkor dago soroa; belarra egarriz iltzen ari da aize gabe:

 Liber'ek mats-aienen itzala munoei ukatu die; gure Philis datorkenean, baso

 osoa ezetuko da eta Iupiter'ek euri ongarria iariongo du txurrustan

 Koridon'ek.— Alkide'k lertxuna maiteen, Iaku'k matsondoa, Venus ederrak

 gilloria eta Phebu'k ereiñotza; Philis'i ordea, urretxa atsegiñen; eta

 Philis'ek (urretxak) maite dituken bitartean, ez du mirtuak urretxik garaituko,

 ezta Phebu'ren ereiñotzak ere.

 65        Thirs'ek.—Lizarra oianetan ederren, lerrondoa baratzetan, lertxuna

 ibaietan, izaia mendi garaietan: Likine eder, ni ikustera maizago etorriko

 ba'zintzakit, lizarra oianetan, lerrondoa baratzetan baño areago ziñate.

 70        Melibeu'k.—Ara, auxe gogora zait: alperrik ari dala Thirs garaitua.

 Orrezkero, Koridon, Koridon da Suretzat.

 

VIII'gn. UNAI-KANTA

Damon eta Alpesibe'rena

 

         Zortzigarren unai-kanta au Polion'entzat idatzi zun olerkariak

 Portiarrak garaitu ondoren gurenda ospatzeko Erroma'ra etorri zanean. 1-13-n.

 Iakingarrienetakoa da. Polion berberak eskatu zion nonbait Teokrit'en bigarren

 idiliaren gisa antoletzeko. 11-12 neurtitzetatik egeri denez. Bi kantutan

 bereizten du olerkariak: 17-61 n. Damon'en kantua. 64-109 n. Alpesibe'rena.

 Biak maitemiñez etsita daude, maitariek utzi bait ditute. Damon'ek maita-gaia

 ezin menperaturik bere burua amiltzea erabakitzen du maitearen azken opaz.

 Alpesibe'k ordea, aztikeriz, sorgiñ izaki, maitaria (Daphni alegia)

 bereganatzen du. Zeatz-meatz aztikeriak aipatzen dizkigu Bergili'k Alpesibe'ren

 maitegar eroarekin naasita. Kantu bakoitzak amar ahapaldi ditu.

 

                                     VIII

 

 5        Damon eta Alpesibe artzaien kanta emaztea goaz; bigantxa, aien demaz,

 miretsirik zegon, belarra aztuta: aien kantu otsera lakoinak (linkeak) ere

 arriturik lotu ziran eta ibaiek beren ubideak aidatu zituten. Damon eta

 Alpesibe'rena esatera goaz.

 10        Timabe-mendiko arkaitzak gainditzen, edota Iliri'ko itsas-ertzean ari

 zeran ori: iñoiz ukanen ote dut zure egiñak goraipatzeko aukerarik? zure

 olerkiak —Sopokel'en koturnuaren diñako bakarrak— lurbira zabalean

 barreiatzerik emango ote zait? Zu'gandik asi naiz, zu'gan bukatuko ere dut. Ar

 itzatzu zure aginduz asi ditudan bertsu auek eta utzidazu zure (garondoan)

 ereñotz garaile-tartean, untz-abar au ezarten.

 15        Gaueko itzal-ozkirria zerutik ietsi zaneko, —belar gurian intza

 artaldeen atsegin gertatzen danean—, oliondozko makil batean agondurik onela

 asi zan Damon:

 20        Sor zaite egunaren aintzindari Lukiper goren, Nise nere emaztearen

 zoritzarreko-maitasunaz atzipetuta deitorez nagolarik, iainkoei (aien

 lekukotasuna ezertako izan ezpazait ere) nere azken orduan mintzatu nakien.

         Ene txirula, asi zaite nerekin Menali'ko bertsutan.

         Menal-mendik beti izan ditu baso ozen eta lerrondo iztunak; beti

 entzuten ditu artzaien maitemiñak, eta Pan'en seskak ere lenengoz mintzarazi

 zitun.

 25        Ene txirula, asi itzatzu nerekin Menali'ko bertsuak.

         Mopsu'ri Nise eman zitzaion; zer ez dezakegu maitariok itxaron?

 Gaurgero zaldi ta griphoak elkartuko dira, datorken mendean, berriz, orkatz

 izutiak eta zakurrak edaska batean eradango dira.

         Ene txirula; asi itzatzu nerekin Menali'ko bertsuak.

 30        Zuzi berriak gertu itzatzu Mopsu: emaztea dakarkizue: intzaurrak

 barreia itzatzu, senar, Hesper'ek Oeta uzten baitu (arratsa dala esateko).

         Ene txirula, asi itzatzu nerekin Menali'ko bertsuak.

 35        Dagokizun senarrari elkartuta, oro nardatzen dituzuna, nere txirula

 gorroto duzuna, baita nere bekain illetsua, bizar luzea eta auntzak ere;

 iainkoa gizakiekiko arduragabe uste duzuna!

         Ene txirula, asi zaite nerekin Menali'ko bertsutan.

 40        Gure esi artean (esparruan), txikiña, intzez buztitako sagarrak

 amarekin batzen ikusi zindudan (neu nintzan zuen gidari); amaika urtebete doi,

 amabigarrenean sartzera nioan; orduko, abar auskorrak lurretik atzeman

 nentzakean; ikus zindudaneko galdu nintzan; eta zernolako zoroaldiak io nindun.

         Asi zaite, ene txirula, Menali'ko bertsutan nerekin.

 45        Oraintxe dakit maitasuna zer ote dan; arkaitz latzen arteko Tamaru

 edo Rodope edo lur-ertzeko Garamates; aietan sortua dirudizu; aur ori ez da

 gure ariko, ezta gure odoleko ere.

         Asi zaite, ene txirula, Menali'ko bertsutan nerekin.

 50        Maitasun ankerrak, umeen odolez eskuak orbantzen irakatsi zion ama

 bati; ankerra izan ziñan zu ere, ama; ez ote ama baiño ankerrago aur gaizto

 hura? Gaiztoa, baiki, aurra; ankerra zu ere ama.

         As zaite, ene txirula, Menali'ko bertsu enekin.

 55        Gaurgero, otsoak igesi bioaz ardien aitzinean, arte-latzak

 urresagarrak bekarzki, eta lilipa altzondoan garatu bedi; millazkak anbar lodia

 ixuri bezate; ontzak, kigneak baiño areago bitez; Titir, Orpheu bedi, ots,

 oianetako Orpheu, Arion bat izurde artean.

         Asi zaite, ene txirula, Menali'ko bertsu nerekin.

 60        Oro, itsaso gerta bedi! Agur, oianak! Mendi gaineko ikuspegitik uin

 artera amilduko naiz, ilzter dagonaren azken-emaria ukan dezazun. (Aski ene

 txirula, Menali'ko bertsurik.)

         Onela Damon'ek. Zuei Pieridarrak, Alpesibe'k iardetsiak esatea: orok

 ezin dezakegu oro.

 65        Ekardazu ura, eta opalmai au galartsu biguñez ingura ezazu, izusta

 (verbena) guriak eta kedats (intzentzu) arra erre itzatzu, ene maitearen

 zentzua aztiketaz gal-eraztera saia nadin; sorginkeriak, ez emen besterik peit.

         Ene aztiketok; ekardazute Daphni uritik etxera.

 70        Aztikeriz, illargia ortzitik erauzi diteke; aztikeriz, Ulise'ren

 lagunak antzaldatu zitun Kirke'k: azti-kantuz ibarreko suge otza lertzen da.

         Ene azti-kantok; ekardazute Daphni uri etxera.

 75        Zure inguruan, iru margoko ari auek, banaka iru aldiz, biltzen asiko

 naiz opal-mai billaldean; eta iru bidar, zure irudia ere opal-mai inguruan

 daramat: zenbaki ezak iainkoari atsegin.

         Ene azti-kantok; ekardazute Daphni uri etxera.

         Lotu iru korapilloz iru margoak, Amarili; lotu lenbaitlen, Amarili,

 «Venus'en lokarriak lotzen ditut» esanaz.

 80        Sugar ber-berak lokatza gogortu ta ezkoa biguntzen ditun bezela, nere

 maitegarrak egin beza Daphni'ren baitan. Iriña iraurri eta ereiñotzak

 pikegarrean kixkal itzatzu. Dahpni gaiztoak erretzen nau eta nik ereiñotza

 Daphni'ren ordez.

 85        Ene azti-kantak; ekardazute uritik etxera, ekardazute Daphni.

         Basoak eta oian sakonak barna zezenaren atzetik nekaturik dabillen

 bigantxa, gau berantari iges egitea oroitzeke, zingirako urbelar orriñetan

 galdua erortzeko; alako maitasunak ar beza Daphi; neri ordea, ez bekit hura

 sendatzeko ardurarik.

 90        Ene azti-kantak; ekardazute-uritik etxera, ekardazute Daphni.

         Onatx, gaizto ark, arestian utzi zizkidan ondakiñak, bere maitasunaren

 baituran, orain nik, ate-subillean bertan, zuri damazkizut lur. Baitura auek

 Daphni erakar bear didate.

 95        Ene aztiketak, ekardazute uritik etxera, ekardazute Daphni.

         Belar auek eta itsasoan bildutako zital auek, Meri'k ber-berak eman

 zizkidan, ugari sortzen bait dira itsasoan. Auekin maiz ikusi dut nik Meri otso

 biurtzen eta oianean izkutatzen, baita arimak obi sakonetatik ilki erazten ere,

 eta ereintzak auzoko soloetara aldatzen.

 100        Ene azti-kantak: ekardazute uritik etxera, ekardazute Dapni.

         Eramaizkitzu, errautsok landara, Amarili; lats lasterrean zere buruaren

 gainetik iraitzi itzatzu, atzera begiratzeke. Oiekin makurtuko dut nik Daphi

 hura ezpaita ez azti-kantuz ez iainkoaz arduratzen.

         Ekardazute uritik etxera, ene azti kantak, ekardazute Daphni.

 105        Ikus: errautsok astiro batzen ari naizen bitartean, opalmaia berez

 gar dardaritsuz inguratu da. Onerako bedi! Ez dakit zer dan, noski, baiñan

 Hilax zaunka ari da ate-subillean. Egia ote? Edota maitariek ametsetan ari ote

 gera?

         Ater zaitezte, ene azti-kantak, ater zaitezte dagoneko: uritik datorkit

 Daphni.

 

IX'gn. UNAI-KANTA

Likida eta Meri-rena

 

         Lenengo unai-kantan bezela, lurrak kendu zizkiotenean ukan zun naigabea

 berrizten du bukolika ontan Bergili'k, elkar-izketa nare ta baketsuan. Indarrez

 lurrak kendu dizkioten lurjabe apalaren etsipena alegia. 1-16 n.: Meri agure

 zurra ta Likida bertsu-zale gaztea arkitzen dira: zarra arriturik dago gazteak

 Menalk'i (Bergili bera) gertatua ez dakilako. 17-50 n.: Artzai biok Menalk

 goraipatzen dute eta aren zenbait neurtitz gogorazten ditute. 51-67 n.: Meri'k,

 oroimenak uts-egiten baitio, ezin du areago abestu; Menalk'ek berak,

 datorkenean, bere olerkiak abestuko ditula diño.

 

                                       IX

 

 5        Likida'k.—Norat zaramate oiñak, Meri? bide au dioan urira ote?

         Meri'k.—Oi Likida, gaurdaño bizi bear izan dut (olakorik ez nun iñoiz

 uste) nere landatxoaren iabe dan arrotzari entzuteko: «Auek nereak dira; utikan

 lengo lugiñok (iabeok) ».

         Orain, etsiturik, goibel, zoriak oro itzulazten baitu, auntz-auek —onik

 ez al dute izango—, bialtzen dizkiot.

 10        Likida'k.—Baiki; nik ere entzun nun; muñoak apaltzen eta goldera

 emeki makurtzen asten diran mugatik ibai eta pago-urtetsuetarainokoak (orain

 abarrakituak), zure Menalk'ek gorde ahal izan zitula bertsuei esker.

 15        Meri'k.—Entzuna zenun, eta ala zun otsa; baiña, nire olerkiak,

 Likida, Kaoniko usoek arranoaren aitzinean baiño almen geiagorik ez dute

 Marti'ren iskillu artean. Gorosti gainetik eta esker-aldetik, edonolako auzi

 berriak mozteko belatxinga batek adieraz ezpazidan, ez zure Meri zaharra ezta

 Menalk ber-bera ere, ez zitezkean bizirik.

 20        Likida'k.—Nola izan diteke ain gaiztagin? Zure solas ederrak zurekin

 batera galtzeko zorian izan gera, Menalk! Nork, orduan, Ninphak kantatu? Nork

 lurra belar loretsuz apaindu ta iturriak itzal ozkirriz iantzi? Edota gure

 atsegin dan Amariligana zinoazela, zuk iakiteke, irakurri nitun bertsu aiek?:

 «Itzul nadin bitartean (bidea laburra baita), larra itzatzu auntzak, Titir; eta

 larratuta, eradan itzatzu, Titir, eta kontu ardiak aker-bidetik eraman, adarka

 egiten bait du (akerrak).

 25        Meri'k.— Are obeki, oraindik borobiltzeke Var'i abesten zizkion

 neurtitz auek: «Baldin Mantua gelditzen ba'zaigu —zoritxarrez Keremonatik

 urbillegi dagon Mantua—, zure izena kigneak izar gaindegietara kantuz iasoko

 dute Var».

 30        Likida'k.—Zure erlakumeak ez al dira Kirno'ko aginondoetara

 urbilduko! Eta zure beiak erratza larratuz errapeak anpatuko al ditute.

 35        Alare, esatekorik ba'zenu, asi zaite. Pieridarrek egin ninduten

 olerkari; nik ere baditut olerkiak; neri ere, olerkari deitzen didate artzaiek,

 ez diet geiegi sinisten, ordea; oraindik ez dut uste Vur edo Kina'ren beteko

 naizenik; kigne zolien artean kuatuz ari dan antzarra bezelakoa naiz.

 40        Meri'k.—Nik ere, Likida, oroipenak iraultzen ditut ene batean, oroit-

 araz al ba'nentza; ez duzu gaiñera ez-ezaguna olerki au: «Zatoz ona Galatee:

 zertako uin artean iolastu? Emen istatsua da udalena, lurrak nola-naiko loreak

 ernerazten ditu ibai ertzeetan; emen lertxun-ondo txuria zintzilik dago leize

 baten gain-gainean, eta mats-aien astiroak itzalpeak bilbatzen ditue. Zatoz

 ona; utz itzatzu olatu eroak arkaitzak astintzen».

 45        Likida'k.—Eta gau zoardi batean, kantuz bakarrik ari ziñala entzun

 nizkitzun beste auek? Eresia gomutan dut: itzak oroit al ba'nentza!: Zertako

 antziñako izar-mordoen zantzuen sorpena begiratu? Onatx Dione'tik ialki

 Kesar'en izarra, uztak igaliz bete ditzaken izarra, eta eguterako mats-mordoak

 margoztu. Txerta itzatzu, Daphni, udarondoak; ilobasoek bilduko dizkitzute

 igaliak.

 50        Meri'k.—Adiñak oro darama, baita gogamena ere: oroitzen naiz, aur

 nintzanean nola egun osoa kantari ematen nun eguzkia ostendu arte; orain, be

 rriz, neurtitzak ahantzi ez-ezen, aotsa ere iraultzen ari zaio Meri'ri; otsoek

 aurrenik ikusi zuten, nunbait, Meri. Bañan oriek (bertsuak alegia) maiz ber-

 esango dizkitzu Menalk'ek.

 55        Likida'k.—Ene irrika luzatzeko erasiak... Ikus: ur-zelai-zabala

 ixillik dago zure zai; aizearen zurmurra ere atertu da. Onatx gu biderdian

 Bianor'en illobia agertzen asi baita. Ementxe, lugiñek orbelak iraurtzen

 dituten toki ontan, abestu dezagun Meri; laga ementxe auntzak, urira iritxiko

 gera-ta. Gauarekin euria ere etorriko zaigulazkoaren kezkaz ba'geunde, kantari

 ioan gindezke, (ariñagoa egingo zaigu bidea): kantari ioateko, zure lor au

 neonek iasoko dut.

 65        Meri'k.—Etzazula areago erasi, aurra; eginbearra oraintxe bete

 dezagun. Are obeki abestuko ditugu olerkiak, hura datorkenean (Menalk alegia).

 

 


inprimatu