inprimatu
Agur eta agur nire aberriari
Izenburua:
Agur eta agur nire aberriari
Sinadura:
Imanol Laspiur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Laspiur, Imanol

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
39

 

Agur eta agur nire aberriari

 

Lastarri

 

 ¡Agur zorioneko

 nire Euskelerri

 Larrak, zelai, basoak

 alai udaberri.

 

 Emen errekatxoak

 an dira iturri,

 oriek oro aski

 itzaltzeko egarri.

 

 Lizar t'aritzak naro,

 pagoak ugari;

 gaztañetan kukua

 dabil abeslari.

 

 Itsaz izugarria

 gaur da pakegarri...,

 ¡au ikuskaria!

 ainintz margolari.

 

 Esker eskuma zaude

 ene euskel-erri

 margoz t'edertasunez

 yantziz dana yori.

 

 Mendi gallur goituak

 ikuiz zeruari

 gurutze bat dutela

 agurtzen Yaunari.

 

 Arkaitz zindo lotuak

 tinko mendiari,

 ixil, danak begida

 Euskel-erriari.

 

 Ardi bildotsak beeka

 tolonka arranari

 ta putz baten artzaya

 txilibituari.

 

 Aruntz mendi gibelen,

 kea miri-miri;

 ikazginak txondorren

 sutsu ta urduri.

 

 Baseliztxo bat goian

 apal da ageri

 bela zar bi ondoan

 ditula egalari.

 

 T'auen guztien barna

 baserriak txuri

 elur matazen bezain

 biguin da gelgarri.

 

 Aiton amonak daude

 izketan alkarri

 ate-aurrean biak goxo,

 maitagarri.

 

 Bata pipa zirrika

 bestea aurrari;

 larrañean umeak

 dabilzte yoztari.

 

 Ni, urbildu natzaie

 ernarik belarri...,

 ¡ura alaitasuna!

 ¡euskel ziran ari!

 

 Une artan sendia

 nai-bada yanari

 laietan deardute

 gogor, nekazari.

 

 Atsegintegi bera

 benetan iduri

 lilluratuz begira

 nire Erriari.

 

 ¡Au da nire erria

 au nire sorterri,

 Euzkadi izeneko

 euskeldun aberri!

 

 Lur onetan jayo naiz.

 Nundik naiz etorri?...

 ¡Agur nire amatxo!

 zuk nazu ekarri.

 

 Euskotar garbia naiz;

 ¡auxe txit pozgarri!

 Orregatik egin naiz

 orain elerkari.

 

 Euskera, nire izkuntza

 ¡zu zera agurgarri!

 bizi naizen artean

 ez aldendu niri.

 

 Zu iltzen bazatzakit,

 gauz ikaragarri,

 belaxe bai naizela

 gelditzen elbarri.

 

 Euskeldun izatea

 baita arrokeri;

 ezkaitzala apurtu

 ez burni t'ez arri.

 

 ¡Ernai anai maiteak!

 entzun ongi niri;

 lagundu dizaiogun

 gure mintzairari.

 

 Utzitzen badiogu

 gera negargarri

 ba il-zorian dago

 beartsu ta larri.

 

 ¡Yarrai eusko laztanak!

 ¡indar biotzeri!

 ¡euskel-garrak zañetan!

 ¡t'euskeraz daneri!

 

 Eusko mintzoa beti,

 bai oni, bai ari,

 ta egiten eztuna

 ¡utzi lotsagarri!

 

 Aintzin burua zutik

 euskeldun, par-irri

 pozez beterik eta

 malkoik ez ixuri.

 

 Euskeldunai euskeraz

 beti eta sarri,

 alan esango dute

 ¡yatorra bai ori!

 

 Aurrera anai kutunak

 zuri, beltz, ta gorri

 ots bi egiten noa

 urratuz estarri.

 

 ¡Agur zorioneko

 nire euskelerri!

 ¡¡Aintza ta gora Euzkadi

 biotzeko aberri!!

 

 


inprimatu