inprimatu
Nor Ni Bezalakorik?
Izenburua:
Nor Ni Bezalakorik?
Sinadura:
Polikarpo Iraizoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarranz, Agustin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
37

 

Nor ni bezalakorik?

 

Irisarri

 

 «Ni bezalakorik non ote da?» aidor

 mintzatu zen noizpait zeruan Luzifer;

 «nor da, nor ni bezain andi eta eder?

 deusik eztiot nik iñori ere zor.

 

 Nik eztut neure gain ikusi nai iñor,

 aingeru ez Iainko, gizon ez bertze ezer;

 nagusi izan nai dut, ez mirabe lander,

 Iaun-Goikoa bezain ahaltsu ta sendor.

 

 Izarren gainetik iganen naiz gora,

 antxe iarriko naiz errege antzora,

 Gorenaren berdin izanen naiz ¡baiki!»

 

 Ta milaka aingeru, zentzua galdurik,

 beren zuzeneko Iauna ukaturik,

 Luziferren alde ziren bertan iaiki.

 

 


inprimatu