inprimatu
Autobusean
Izenburua:
Autobusean
Sinadura:
Faustino Zerio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zerio, Faustino

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
36

 

Autobusean

 

Biurko'tar Jon

 

 Emakume bat aurrean

 autobusean noala...

 Lepo aldetik bularrak arte

 jantzirik gabe, ta atzetik

 bizkar osoak orobat.

 Amaika margoz bere jantzia,

 irri parrezka arpegia,

 bere besoak, goitik beraño

 jantzirik gabe, sugeak antzo...

 Aldameneko gizonak

 lilluratuta begira...

 Zer dute usteko izango dunik

 emakume ark barruan...?

 —Aragi asko ta besterik ez;

 autsa ta zikin betea...

 ¡¡Arretarako janari ona!!

 

 


inprimatu