inprimatu
Beltxak Argitzera...!
Izenburua:
Beltxak Argitzera...!
Sinadura:
Bizente Batiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
3

 

Beltxak argitzera!

                                 (Otoi-Antzo)

 

Xalokin, K.O.

 

   Nere Gotzai Irizar Aba Agurgarri Ormaiztegiko Mixiolari trebeari maite-oroiz.

 

 Aspaldi nabil, Iauna, bide gogorrez...

 Batzutan batelean, askotan oņez...

 Noizbeinka egalari, txorien antzez...

 Egi-bidera beltzak eraman naiez.

 

 Aberritik urruti, mixiolari...

 Oian, basoak zear beti ibiltari...!

 Poz banakakin naste oņaze ugari...

 Auxe dut geyenetan lanaren sari!

 

 Zerbait egin nai ba dut, ibilli bear

 Beltz auek bizi diren baserri zear...

 Baņo ni iardun arren oiu ta dear,

 Gor, gor diraute beltzok... Nik ordun negar...!

 

 Soina beltz, iantzi gabe, barrna beltzago...

 Deabruaren mende noski pozago.

 Oentzat Zeru eder ez omen dago...

 Ta orrelaxe eriotzaņo naiago.

 

 ĢIarrai orrtxe —desayet—, beltz itsutuak...

 Otoi, orde, eman neri zuen aurrtxoak...!

 Zerurako nai ditu aurrok Iainkoak,

 Antxe dauda-ta beste aingerutxoak.ģ

 

 Orrelaxe, noizbeinka aurrtxoek lapurrtzen,

 Pozaldiak ere ba ditut nabaitzen.

 T'aurrekin naste zaarrik ba dut ostutzen,

 Atsegin-malkoak zaizkit iariatzen...!

 

 Iainko...! Beltz erri ontan Zuk iarri nauzu.

 Bertoko aur ta zaarrak zure dituzu.

 Guziek Zu-ganatzen lagundu dazu,

 Oentzat ere tokia or baiduzu...!

 

 Aantzi al zera, Iaun on, gurutz gainean

 ĢEgarri naizģ oiuka min-ziņanean,

 Nola txuri ta beltzak zeru barrnean

 Sarrtzea nai zendula esan zenduan...?

 

 Agian ainbat neke alperrik dira?

 Zure odol, Iaun, iaurrtzeko sastegira...?

 Ez...! Beltzok erosteko izan badira,

 Gezur-bidea utzi ta... betoz Egira.

 

 Atozkit, ba, Iesus, neri laguntzera...

 Ietxi zaite biotz aul au indarrtzera..

 Iauzi Zu, Iainko ona, nere batelera...

 Goazen oian-zear beltxak argitzera...!

 

                                       Tumaco'n (Colombia'n), 1955,gn. Orilla'n.

 

 


inprimatu