inprimatu
Miramar 1954
Izenburua:
Miramar 1954
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
2

 

Miramar 1954

 

Orixe

 

                                 «Nere barrenak gauez irrikartzen zeitu»

 

     Betieran sartzen ote naiz asia

 tarteka bederen? Ez muga, ez aldi,

 ez tarte laisterrik; betaren barnean

 beti dan Arekin bete nago, geldi.

 BAT. Ala zakurra eizez dabillala,

 isats-eraginka, ikara belarri;

 baiñan oillagorra suma dula, kuzkur,

 batera biltzen tu, lotuz gorputzari.

 Buru ta biotza alde banatara

 doazkit egunez, bi liran iduri;

 gauaren mendean bat biurtzen dira

 ezin bakanduaz: ordun naiz bat-bat ni.

 Gauezko pakean egin ez duenak,

 otoitza xortzeke zer dan ote daki?

 Gauak? Ixilak? Zerk ote nauka kuku?

 Indar oro batuz zer ote naiz ari?

 Egonean iardun, iardunean egon,

 eraginik gabe norbaitek naragi.

 BETA, Iainkoaren beti'ren antzera

 noiz asi, noiz buka, ezer ez dit neri.

 Tarte onek ez du laisterrik; egonak

 aztuazi, dit noiz otoitza nun asi.

 Ari naiz, ba-nago. Betaren pakean

 ez-axolik nago otoitza noiz utzi.

 

     Xaguxar bat egan bekoki gaiñean...

 lurrean nagola dioket igerri.

 Murgiltzen naiz berriz beta paketsuan,

 iardunean egon, egonean ari.

 Katu elur-margo, marrakaz isatsa

 legunduz, atea zaiodan zabali,

 eizetik irten da; atzarriz berriro,

 lurrean nagola dioket igarri.

 Arraiak uraren axalean zenbait

 mamu atzemanka eiten baitu iauzi

 ura galdu gabe alaxe berriro

 arnasa galtzeke murgillik naiz geldi.

 BETE. Utsarterik, aldarterik gabe

 ni bete, neronez ez xortu, ez antzi;

 baiñan utsa naiz ni; lainkoak nau bete.

 Ark ez baitu bazterrik, nik ez dut bazterrik

 ez baita mugitzen, enaiz ni mugitzen:

 oro naiz Arekin, oro dut nerekin.

 Miramar eipea! gauez bitan goxo,

 Agur; baiñan emen barne zaitut beti.

 Noranai noala nerekin zaramat,

 ez baita neretzat utsik, ez tarterik.

 Gizaingeru diran Muyshondt'arrak oro

 emen barne ontan nigaz deramatzit.

 BETI. Sar ba nendi betian zatika...

 oro bat dirade oso eta zati.

 Anima betian bizi zait, gorputzak

 ba-du, zorigaitzez, aldarteen berri.

 Zeru goxo onek lurreko minkaitza

 ez galtzen! Erria lur ontan atzerri!

 

     Bizi nadin, Iauna, naizaño, Zurekin.

 Zurekin biurtuz BAT BETE eta BETI.

 

 Beta: geldi bezala dagon denbora. Beti'ren antz aundiagoa du beste denbora-itz

 guziak baiño. Arte, tarte, muga, men(de), ainzina, ta abar, ez dira ain egokiak

 nik nai ukan dudana adierazteko.

 

 


inprimatu