inprimatu
Bergili'ren Unai-Kantak
Izenburua:
Bergili'ren Unai-Kantak
Sinadura:
Virgilio (Bergili)
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Andima Ibiņagabeitia)
Egilea(k):
Virgilio
Andima Ibiņagabeitia

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
178-179

 

Bergili'ren unai-kantak

                                   (Bukolikak)

 

Virgilio

 

euskaratzailea:

Ibinagabeitia'tar Andima

 

                               Ibinagabeitia'tar Andima'k lateratik euskeratuak

 

III'gn. Unai-kanta

Menalk eta Dameta'rena

 

                                                                   — Iarraipena

 

         Menalk'ek.— Artaldekorik ezartzen ez nintzake ausartuko; badut etxean

 aita bat, badut ere amorde donge bat. Bi-biek, egunero birritan, artaldeak

 zenbatzen ditute, eta batak edo besteak auntzak ere bai. Baiņa zeorrek ere

 obeagotzat etsiko duzuna ezarriko dut —erokeri bat egin-gogo duzun ezkero—,

 ots, pagozko goporrak, Alkimedon iainkotiarrak landuak: garaikaldean matsondo

 malgu-errexez inguratu ditu, or-emenka mordoak untz-txurizkaz estalirik.

 Erdiunean bi zantzu, Koron, eta... bestea nor ote zan, gizadiarentzat urte-

 aroak, —uztabiltzailearena ta goldari lepomakurrena, alegia—, bere zotzez

 marratu zituna? Ez ditut oraindik ezpaiņetara urbildu; gordeta dauzkat.

         Dameta'k. — Neretzat ere, Alkimendon'ek berak bi gopor egin zitun,

 ontzi-belarriak akantu guriz baranoan besarkaturik; erdiunean Orpheu ezarri zun

 oianetan ibiltari. Ez dizut oraindik ezpaiņetaratu, gorderik dauzkat. Bigantxa

 ikus ba'zeneza, ordea, etzenuke goporrik goraipatuko.

         Menalk'ek. — Gaur iņola ere ez zatzakit itzuriko; noranai iarraituko

 dizut. Ala ere, guk erasiak norbaitek entzun bitza: onatx ain zuzen, Palemon.

 Gaurgero ez duk iņor zirikatuko akalde orrek, ala ni!        Dameta'k. —

 Ekiozu, esatekorik balin ba'duzu; ez nauzu luzakor; ez nabil iņoren igesi. Auxe

 bai, Palemon auzo: arreta aundiz entzuiguzu, auzi kaxkarra ezpaita.

         Palemon'ek. — Emazute: nonbait ere, belar gurian exerita gaude. Garai

 ontan, soroak oro, zugaitzak oro erdi-miņez daude, oianak ostotzen ari dira;

 oraintxe urtearorik ederrena. Asi zaite Dameta, eta zu ondoren Menalk. Aldizka

 esango dituzute. Kamenek, aldizkakoak maite.

         Dameta'k. — Iobe'gandik bedi asiera, Musek! Iobe'k betetzen du oro: ark

 lurrak lantzen, ari begokio ene abestien ardura ere.

         Menalk'ek. — Ni, ordea, Phebu'k maite nau; ene baitan beti arkituko

 ditu Phebu'k nai lituken emariak, ereņotz eta iakintu gorri leunak.

         Dameta'k. — Galatee nexka ariņak alakoak, sagar bat iaurti dit eta

 sarats artera iges egin du ateman dudaneko.

         Menalk'ek. — Neri berriz, oldez datorkit Amin ta nere mingarra; gure

 zakurrek Delie baiņo ezagunago dute dagoneko.

         Dameta'k. — Eskupean dizut emariak ene kutunarentzat; basa-usoek nun

 kabiak egiten dituten ikus baitue.

         Menalk'ek. — Nik al dudana egin dut: oian-zu gaitzean bildu amar

 urresagar biali dizkiat aur maiteari; beste batzu igorriko dizkiot biar.

         Dameta'k. — Oi zenbat aldiz eta nola Galate mintzatu zaidan! (Itz eder

 aietatik) zenbait eraman itzatzu, aize, iainkoen belarrietara!

         Menalk'ek. —Neri zer, Aminta, zure biotzean zuk ni ez arbuitzea,

 basurdeen atzeti zabiltzan bitartean ni xedebak zaitzen baldin banago?

         Dameta'k. — Philide; Iola igor ezadazu, otoi ene urteguna baita:

 txekorra nere uztaren ordain lepo-egingo dudanean, zatoz zeori ere.

         Menalk'ek. —Beste ezer baiņo maiteago dut Philide; alde egin nuenean

 negar egin baitzun, mintzo luzatuz esanaz: ĢAgur, agur, Iola ederģ.

         Dameta'k. —Kaltegarria otsoa ukulluentzat euri-iasa uzta-zorituentzat,

 aizea zugaitzentzat eta guretzat Amarili'ren aserrea.

         Menalk'ek. —Goxoa, aldiz, ezoa ereintzentzat gurbiza aume

 titigetuentzat, sarats biguņa ardi erna rientzat, eta neretzat, Aminta soilik.

         Dameta'k. —Maite du Poliu'k gure Muse nai ta basatia izan. Pieridak,

 zuen irakurlearentzat bigantxa bat larratu ezazute.

         Menalk'ek. —Poliu'k berak ere bertso berria: egiten ditu: adarka dakian

 eta apatxekin ondarr iņarrosten dun zezena larratu ezazute.

         Dameta'k.— Maite zaitunak, Poliu, zure zori bera iritxi beza: eztia

 biņotsola eta elorri zakarrak amomu (lore bat) bekarkio.

         Menalk'ek. —Babiu gorroto ez dunak, zure bertsuak maita bitza, Mebiu,

 eta berberak azeriak uztarpera bitza ta akerrak eratsi.

         Dameta'k. — Loreak eta lurrean erne marrubiak biltzen dituzuten aurrok;

 alde emendik, suge otza belarrean itzalgaizka baitago.

         Menalk'ek. —Etzaiteztela urrutiegi ioan, ardiak: ez urertzean ongi

 usterik ukan: ahariari berriz, larru-illea legortzen ari zaio oraindik.

         Dameta'k. — Ibaitik aldera itzatzu, Titir, bazkatzen ari diran auntzak;

 neonek ikuziko (garbituko) ditut guztiak iturrian, garai ditekenean.

         Menalk'ek.— Mutillak! ardiak bildu itzatzute; sargoriak esnea mozten

 baldin ba'die, lentsu bezela, meter alperrik eskuekin arrapeak lauzkitu

 dizkiegu.

         Dameta'k. —Ene! Ene! Zeņen argal dagoen ene zezena sapelar gurian.

 Maitasuna kaltegarri zaie, erabat, saldoari ta suldoburuari.

         Menalk'ek. —Auek ere, larru ta ezur daude, ez, noski, maitasuna dala-

 ta. Ez dakit noren begiek nere bildots xamurrak zoratzen dizkidaten.

         Dameta'k. — Esaidazu zein lurraldetan ortzi zabala iru ukaiz baizik

 ikusten ez dan, eta aundi izango zakit Apol.

         Menalk'ek. —Esaidazu zein eskualdetan loreak errege izenekin ernetzen

 diran, eta zuretzako soilik Philide izango da.

         Palemon'ek. — Ez dagokit zuen arteko auzi orren aundiak konpontzerik.

 Zu ta au, edota maitasunaren atsegin-atsekabeak dastatu dezazken edonor,

 txekorraren gai zerate. Orain, mutillak, eten ezazute zuen iarioa, belardiek

 aski edan baitute.

 

IV'gn. Unai-Kanta

Goratzarrea

 

 Laugarren unai-kanta onek Bergili'ren poema-artean ots andiena aritxi zun.

 Olerki au zala-ta Laktantiu eta Augustin deunak ere Iainkook eragindako poeta

 gurentzat artu zuten Bergili, Mesia'ren iragarletzat. Aipatu Irakasleei

 iarraituz erdi-mendean ere Kistoren igarletzat aitortzen zuten poema ontan

 kontatzen dun misteriozko aurraren iaiotza Belen'en sortu Iainko-aurraren

 iragarpentzat arturik. Egia esan aur miragarri ori zein zitekean iņork ere ez

 du oraindik argitu aal izan. Ustekizun ugari ialki ditute ortan ibilli diran

 ikerlariek, batek ere ez, ordea, egiņik eta ziņik. Beraz, Bergili'k iragarri

 aur arrigarri ori oraindik laņopean datza. Olerki ontako zenbait neurtitz Isai

 igarlearenekin ere erkatu ditute. Ortik ikus zer nolako igarle arnasa darion.

 Izan ere, unai-kanta ontan arnas andiagoz ori da olerkaria; txikiak baztertuta,

 gurenak, garaiagoak abestu nai ditu. Bizpairu irudietan ezik, poema onek ez du

 bat ere unai kutsurik. Onatx laburpena: 1-3 n.: Garaiagoak abestu bear dituela

 diņosku, Kontsularen gai ditezkenak; Kontsul ori Polion duzute. 4-17 n.: Aur

 bat iaioko da; mende berrien iarraikuna astera dioa, urre-aroaren garaipena

 dator. Igarle antzo, aur iaio-berriaren arrigarrizko bizitzaren izangoa ematen

 digu. 18-25 n.: Aurraren leen urratsak aipatzen ditu, giza-izakera ondua, ludi

 noretua. 26-36 n.: Aurra azten da, gotortzen da. 37-47 n.: Aurra gizondu

 deitekenean urrearoak oro estaliko du, lan bearrik ere ez diteke. Ikuskizun

 zoragarri au bi neurtitz gartsuz emaitzen du. 48-49 n.: Igarkizunaren

 azkenaldia, erri-agintaritzen aroa. 50-59 n.: Olerkaria aurrari ari zaio mundu

 zabalaren poza ikus dezan, eta bere bizi-aldio bear bezin luze nai luke gizuren

 andi onen aipamenak eta egiņak abesteko. 60-63 n.: Ats-andiko igarkizun onen

 ondoren, olerkariak arnasa apaltzen du etxe-gertari xalo batez poema bukatzeko.

 

 SikilikoMusak! garaitxoagoak abestu ditzagun, oroi etzazkie eraberean gogoko

 zuaiztiak eta millazka apalak. Baldin oianak kantatzen baditugu, oianok

 kontsularen gai bitez.

         Onatx etorria Kumas'ko igarleak iragarri azken garaia: mendeen

 iarraikun aundia, oraintxe, bete-betean asten da. Orra or Birgina berriz ere,

 baita Saturn'en iauraldia ere; gizaldi berri bat zeru gaindegitik ialkitzera

 doa. Lukine garbi: burni-garaia itzali ta urregaraia mundu guztiari ekarriko

 dion aur iaio-berriari lagundu ezaziozu, zure Apol (anaia) agintari baita. Zure

 kontsulgoan ain zuzen, Poliu, deduzko mende onek asiera duke, eta zure

 agindupean Urte-Nagusiak len-urratsak emango ditu. Gure gaiztakeriaren

 lorratzek ba'liraute, utsal gertatuko dira, lur gainetik beldur oro beteko

 erauzteko. Aur onek iainkoen bizitza ukanen du: gizurenak iainkoekin naasita

 ikusiko ditu, bere burua ere bai, eta lurbira paketua arbasoen gandiko birtutez

 iaurriko du.

         Eta zuri aurra, lurrak, landu gabe, nun-nai untz-alderraia, bas-akara,

 kolokasi ta akuntu irritsuz naasita, asikin bezela eskeiņiko dizkitzu. Auntzek

 ere, oldez, errapeak esnez anpaturik etxera eramango dizkitzute, ta abere-

 saldoek ez ditezke leoi aundien beldur; zure seaskan bertan oparo erneko dira

 lore biguņak. Sugea ilko da, buita belar zital maltzurra ere: nun-nai Asiri'ko

 amoma erneminduko da.

         Gizurenen aipamenak eta zure aitaren egiņak irakur al ditzakezunean,

 eta azkartasuna zer ote dan ikas dezakezunean, zelaiak, ezarian, galburuz

 orailduko dira; laparrak mats gorrizkaz beteko eta artelatzak ezti-intza

 ixuriko dute. Alare maltzurkeri zarraren zenbait zantzu or izango dira, gizonek

 Tetis itsasontzietan zirika dezaten, uriak ormaz esi ta ildoak lurrean urratu

 ditzaten. Baņan, autatu gizurenak eramateko, beste Tiphis eta Argu bat izango

 dira: gudu berriak sortuko dira eta Akileu andia arzara (berriro) Troiara

 igorria izango da.

         Arrezkero, adin sendoak gizondu zaitukenean, bidariak ere berez itxasoa

 utziko du, eta itsas-ontziek ez dute salerosketarik egingo: lur orok, orotarik

 ekarriko du. Soroek ez dute eskuarerik iasango, eztare mastiek igitairik; lugin

 sendoak uztarpetik zezenak askatuko ditu; kolore aizunez artilleak ez du geio

 iņor atzipetuko; larrean bertan, aariak, masuztaren gorriazkaz edota orikaiaren

 oristaz larru-illea aldatuko du; bazkatzen ari bildotsek berez gorrimiņez

 (sandyx) iantziko dira.

         ĢLaster egizute alako mendeak!ģ Parkak beuren ardatzei esan die,

 alabearraren naikari aldakaitzen ariora.

         Dedu goietara zabiltza, —oraintxe duzu garaia—, iainkoen askazi maitea,

 Iobe'ren luzapen aundi ori! Ikus itzatzu ganga astunaren azpian mundua koloka,

 lurrak, itsaso zabala ta ortze sakona; begira nola oro alaitzen diran datorken

 mendeaz. Nere bizitzako azken-aldia bear beste luzatuko al zait eta arnasik

 aski izango al dut zure egiņak goraipatzeko. Trazi'ko Orpheu'k ere ez nau

 bertsogintzan menperatuko, ezta Lin'ek ere, naiz batari bere amak lagundu,

 besteari aitak, ots, Orpheu'ri Kaliope'k, Lin'i Apolon'ek. Pan berberak, Arkadi

 lekuko, nerekin deman ariko ba'litz, Pan berberak Arkadi iakile, garaitua dala

 aitortuko luke.

         Asi zaite, aur ņimiņo, irriparrean ama ezagutzen (zure amak, amar

 illabetez nekerik aski iasan baitu); asi zaite, bai, aur ņimiņo. Gurasoen

 irriparrerik ukan ez duena, iainkoek ez dute maikidetzat onesten, ezta

 iainkosek ere gela-kidetzat.

 

                                                                   —Iarraitzeko

 

 


inprimatu