inprimatu
Maite
Izenburua:
Maite
Sinadura:
Juan Mari Lekuona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Juan Mari

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
168

 

Maite

(Eresia)

 {TITULUA}

Oyanburu

 

 Begi beltxaran nexka tiki bat,

 illea bi mototsetan.

 Lenengo aldiz jaunartzeko zan

 —aingerutxo bat benetan—.

 Ezin zait aztu nola pozten zan

 zeru-gauzetaz izketan...

 Bañan bein gaizki egin nion,

 ta geroztik nago penetan.

 

 Eguerdi zan, lore-biltzera

 eraman nuan eskutik.

 Belardi artan —ori ta more—

 ba'zegon aski politik!

 Eskutxoetan xorta egiñez

 eskatu zidan barrutik:

 «Eliz-barrengo Gurutzeari

 jarriko nere aldetik!».

 

 Baietz esan-da, atera nintzan

 denak agurtutakoan,

 —umetxoari poz emateko,

 basa-loreak eskuan—...

 Etxera gabe, uts zirala-ta,

 zubitik bota nituan...

 Bañan geroztik ze penarekin

 gelditu naizen barruan!

 

 ...Uste osoan aingerutxoa

 etorria zan nigana

 ta nere esku utzi, lore aietan

 bildurik, bere laztana...

 ...Etzuan arek amets oberik.

 Jaun onarentzat zan dana...

 Nik, berriz... (Jesus!)...  zubitik bota

 ume-maitasun otxana!

 

 


inprimatu