inprimatu
Goiz-Argi
Izenburua:
Goiz-Argi
Sinadura:
Juan Mari Lekuona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Juan Mari

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
168

 

Goiz-argi

 

Oyanburu

 

                     I

 Ezerez, uts, illun gauz denak gabean;

 sorkunde berri bat eguna astean.

 Argiaren atsak uki gaudiari...

 So nago gauzaren agerkundeari.

 Illunpe artatik antxe zaizkit ager,

 Lenengo mendiak, gero soro musker.

 Eguna jaio da. Zenbat margo eder!

 Argiak pixteke ez da geldi ezer.

 

 Zenbat ederrago argi xuxpergarri,

 ainbat ederrago ager zait Izadi.

 Udazken-goizetan txuria argia,

 orobat orduan mendien garbia;

 iñoiz, bañan, baita

                         —illunabarrean—

                             odei odol gorri...

 argiak bait-ditu su-garretan jarri.

 Argi! Gauz denak, zu zeranoi zaizkigu:

 ederra bazera, eder dakuskigu.

 Zure dirdir eder, bixi, pixgarria

 ez balitz... nun-ote gauzaren bizia?

 

                     II

 Nere gogamena iges dijoakit

 Argia bera dan Jaunaren ondotik.

 Ez nago lurreko argia ukatzeko;

 bañan gauz guztiak ederragotzeko,

 txinpart bat nai nuke jainkotiarrago,

               dirdir bikañean

 gauzak dakuskidan izate obean.

 

 Eguzki-argia-ene argi! —zatoz!

 Besoak zabalik zaizu nere biotz...

 Bañan ezin ase zuk nere ixira:

 ezin egon nauzu sollikan begira.

               Gorago bear dut.

 Noan, neurririkan ez duan argira.

 ...Argia ...Argia ez. Bera zaigu dana:

 argi, eta ikuskai,

             ta gañera ikusle,

                         Irutan Bat dama.

 

                     III

 Nere biotzeko gaudi illun onetan

 iñoiz piztu bekit

                           zorion utsetan.

               Argi-ikuskai ori

 Orain sinismenez, illun, antz, irudi;

 gero zaitzadala aurpegiz-aurpegi.

 

 Atozkit, oi! Argi-dirdai zaituguna!

 nigan pixt ezazu zerutar eguna.

 Izan utsarekin, zure Izatean,

 bizi nadin, bizi,

               Zuri so, maitale,

                           Goi-argi betean!

 

 


inprimatu