inprimatu
Resurrexit
Izenburua:
Resurrexit
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/8
Orrialdea:
77

 

Resurrexit

 

Orixe

 

                                 Terraemotus magnus factus est. (Mt. XXVIII, 2)

                                 Lurrikara aundia gertatu zan.

                                                                       (6 ta 6)

 

 Poz aundiak dardar eragin oi dio gure biotzari.

 Egun onetan, bai, poza sartu zaio lurrari berari...

 Mendian ein dut lo. Argi-zirrintean zerk nau iratzarri?

 

 Ego-aizea da. Beorrak irrintzi, laugainka, zabala

 zalapartan dute alden-alde laister, ixil azkazala;

 baņa sail aundiak dardarazia du lurraren azala.

 

 Eup! Nik dakit zer dan goizean mendian esnatzeko poza!

 Oiean bildurik gelditu dan arek ez dezake goza

 lurraren ikara, irrintzi aiekin laugaiņaren otsa.

 

 Aurten Salvador' en, larunbat Gurenz, lur onek bost aldiz

 dardar egin digu: emen pasa dira Aingeruak zaldiz.

 Iru dardar txiki ta bi aundi ziran, iende dena baldiz! (1)

 

 Zu zera nagusi, zeru, lur, ta lurpe. Ikara ta bildur

 zeuden deabruak beren giltzapean. Emen ere kuzkur

 iendea. Zuretzat zoro dabiltzanak, biurtzen dira zur.

 

 Ez zan ikaratu il-obirakoan Maria Madalen;

 ez ta Donibane, laisterka ioana Petiri baņo len;

 obi-zaiak, aldiz, ikara lauorriz, il antzeko zeuden.

 

 Au poza! Onekin naigabeak oro estal dira gaiņez,

 irrintzi, poz-dardar, lekaio ta laztan, txaloz ta mingaiņez.

 Ar zagun atsegin! Iauna piztu baita, esana zigunez.

 

 Piztuko gu ere. Iesusek zerua digu irabazi.

 Egunero baratz, zeruko mugara urbilduz goazi.

 Betor egun ua Iesus ikusteko. Il. Bai! Pizten asi!

 

 (1) Gertatua, izan ere.

 

 


inprimatu