inprimatu
Azalpena
Izenburua:
Azalpena
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
53

 

Azalpena

 

Aurraitz

 

                                                     Zaitegui iaunari esker onez

 

 Bai! Neu ere izan nintzan ume.

 Ezautu enun zorun-yaube.

 Arrezkero amaika neke,

 Ezbear, lor eta atsekabe...

 

   Arantza artean deukat biotza zuzuts-eske,

 Erri menperatuaren naigabezko seme.

 Zoruna galkeran gentza arkitu nun mirabe:

 Gogai bati el nion barrne utsaren betele.

 

   Zidor pikean sar nintzan azkatasun-zale;

 Egun latzakin giro, bildurra ostikope.

 Aragi gordiņan etsai-erpeak eraille,

 Guduka itzal baten izuri nun odol-gazte.

 

   Erio-az burruka aulduta gorputza indarge,

 Zorun diz-diza urruntzen ikusi nun eskarge.

 Esi ankerrakarren gogoa beti azke:

 Lor nai samin... aurrera ametsak bete edo illarte.

 

   Bai! Neu ere izan nintzan ume.

 Ezautu enen zorun-yaube.

 Amar urteko ba'nintzake,

 Eta ... asaben erri au geure!

 

 


inprimatu