inprimatu
Il-Obian
Izenburua:
Il-Obian
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
51

 

Il-obian

 

Orixe

 

 Nor zaitugu, gorpuz eder? Nor zeran'ka naiz asi.

 Zein asten zaio mintzatzen ilaren gorputzari?

 —Naigabean bere aurra aitari naiz amari—;

 baņa ni, Iauna, zoroan ez naiz izketan ari.

 

 Etzera Zu gorpu zurrun beste denen antzera;

 anima bakandu arren, Iainkoa or da gera.

 Nortasunaz bat egiņik Iainko-gorputza zera.

 Emen nator Norbait dugun Iainko au iaurestera.

 

 Dabid'ek esanik dakit, etzera ustelduko;

 Zeuk esanik, etziramon tiņel zera piztuko.

 Gorputzari lo ederra au azkenez sartuko;

 pizturik, etzera ilgo, etzau loak artuko.

 

 Piz-bear ok il-obian sar gaitzazu Zurekin.

 ĢIl gera, baņa bizi au or dago Kristorekinģ.

 Nagon or beti izkutu. Zu piztutzearekin,

 itzaropen dut nik ere betiko piztu nadin.

 

 Esna zaite, piztu zaite, gu ere piz gaitzazu.

 Abran'degitik anima deitzea naiko duzu.

 zildaiez itxi zaitute, gudariz inguratu.

 Arkaitza zulatu gabe, obia uts dukezu.

 

 Agur, Iainkoaren gorputz, oinbeste min iasana,

 Betor anima lenbailen gorpu zurrunagana;

 guri bizi emateko abean il zerana!

 emaiozute alkarri biziaren laztana!

 

 


inprimatu