inprimatu
Gurutzean
Izenburua:
Gurutzean
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
50

 

Gurutzean

 

Orixe

 

                                 Emissa voce magana expiravit. (Mc.XV,37)

                                 Oiu andiz eman zun arnasa.

 

 Buruzut-indarrak bilduz, egin du oiu aundi.

 Oiu ori gugaņano eldu da mendiz mendi.

 Ez du gizonak atera; Goiko launak barrendi.

 Oiu orrekin il dana, Iaungoiko da iņondi.

 

 Guziok bat gerala du esan afal-ondoan;

 Aita Semeagan dala, biak daudela gugan.

 Beraz, oiu ori guri egiņa bear esan;

 arnasa guri utzia, Aitari ta batean.

 

 Artzai nintzala mintza nai menditikan mendira,

 bi eskuz nere mintzoa zuzendu nai erdira,

 indar guziak bildurik, oiu biurtu dira;

 lagunak orobat ditu eskuak belarrira.

 

 Il zaigula azken-atsa burua zut emanez;

 burua erortzen utzi, guri keiņu egiņez;

 besoak zabalik dauzka laztan eman bearrez;

 urbil gakion, besoak zabalduz, eta maitez.

 

 Iesusek, orduko, gaurko, biarko gizonari

 dei bizkor egiten dio, entzun gogo dunari.

 Oiu ortaz eman dio il-arnasa Aitari;

 arnas berori bialdu gizadi osoari.

 

 Arnasa guri utzia, Gurutzetik bialduz.

 Bete gaitezen orretaz galtzar ontara bilduz.

 Dugun arnas au agoan. gure miņak sendatuz,

 asperenik mamienak eskeiņiz. Iesus! Iesus!...

 

 


inprimatu