inprimatu
Agur ixarrak
Izenburua:
Agur ixarrak
Sinadura:
Jaime Kerexeta Arantzibia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantzibia, Jaime Kerexeta

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
11

 

Agur ixarrak

 

Arantzibia

 

 Goizaldez gau illuna

 Gau illuna azkenetan,

 Eta ixarrak diz ta diz

 Agurrka goxabarran.

 

     Goyan ixarrak agur,

 Kili-kolo, agur-dagiste;

 Beyan ler-adarrpian

 Bik matteki itz dagije.

 

     Bata ulegorrizkea,

 Kereiz-gorriz espanak,

 Irri-barrez matralak,

 Artixar bi begijak...

 

     Bere onduan norbait...

 Gotzon bat letz garbija,

 Itxas-axia arnasa,

 Goxak baxen gastia.

 

     Bertan bijak bakarrik,

 —Eureik, lerak eta ixarrak—.

 Izketan amaigabe,

 Zorijon-maitasunak.

 

     Gero agurrtu dabe,

 Banandu agur bataz...

 Agur berua nunbait,

 Agurtxu bat bijotzaz...

 

     Nok esaten al-daki

 Arein agur berua?

 Maitaliak bakarrik

 Onen agur gartsuba,

 

     Maitaliak bakarrik

 Goxabar oztiñian;

 Oi, matale gastiak

 Goizkorri-babespian!

 

     Goyan ixarrak agur,

 Beko ixar bijak agur.

 «Nik bait-dut maiteño bat»...

 Gaste bi oinetan ur.

 

 


inprimatu