inprimatu
Edurtzan
Izenburua:
Edurtzan
Sinadura:
Jaime Kerexeta Arantzibia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arantzibia, Jaime Kerexeta

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
10-11

 

Edurtzan

 

Arantzibia

 

 Edurrez dagoz mendijak,

 —Ortzia dagon oztin—,

 Edurrez dagoz mendijak

 Gorbea baxen barrdin.

 

     Ilargia ortzian,

 Eguzkija Intxorta'n;

 Eta axia, nun ete?

 A pozik Anboto'n!

 

     Anboto'ko Damia'kin

 Kontu-kontari bijak.

 Zer dagije barriketan

 Utsezko andra ariņak?

 

     Aldape'ko bidetik

 Txakur baltz bat dua.

 Nora dua txakurra

 Zabalik agua?

 

     Errbi batek ostu dautso

 —Errbi aren usaņa!—

 Bere gozo zintzua ta

 Bere bijotz bikaņa.

 

     Arin dua txakur baltza

 Errbijaren atzian:

 Onen ankak bizkor dira

 Intxorta-gallurrian!

 Txindor bat ikaraz;

 

     Etxeko egalian

 Euzkitan egon arren

 Egon ezin otzaz.

 

     Edurrez dagoz mendijak,

 —Ortzia dagon oztin—,

 Edurrez dagoz mendijak

 Gorbea baizen bardin.

 

 


inprimatu