inprimatu
Lekhoreko Biziarena
Izenburua:
Lekhoreko Biziarena
Sinadura:
Hugo von Hofmannsthal
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jon Mirande)
Egilea(k):
Mirande, Jon
Hofmannsthal, Hugo von

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
10

 

Lekhoreko biziarena

                         (Ballade des aüsseren Lebens)

 

Hugo von Hofmannsthal

 

euskaratzailea:

Mirande'tar Jon

 

                                                 Mirande'tar Jonek itzulirik...

 

     Eta haurrak hazten dira begi sakondunak,

 ez jakin deus ere, hazten dira eta hiltzen,

 eta denak doaz beren bidetik gizonak.

 

     Mingar ziren igaliak gozo bilhakatzen

 et'erorten dira gauaz txori hil antzora,

 eta egun zenbait egon ondoan usteltzen.

 

     Eta bethi buhatzen du haizeak, harzara

 elhe asko dantzuzkigu, darrazkigu; oharr

 dugu bethi gorphutzaren atse, akhidura.

 

     Eta bide ba da joaile belharretik zeihar,

 eta herri han-hemenka, zuzi, zuhaitz, marel

 galgarriez betherikan, bai eta hil-eihar...

 

     Zertarako eraikirik dira et-ezin hel

 khondatzera zenbat? nehoiz ez elkharr iduri

 Aldizkatzen zer du nigarr, irri, gogo ephel

 

     Hori dena'ta joku hoik zer zaizkigu guri,

 handiturik eta bethi bakharrik garenak

 behin ere norapaitu gabe ibilkari?

 

     Zer zaiku, bai, horrelako anhitz ikhusirik?

 Alta haatik anhitz dio «Arratsa» dionak,

 hitz bat, min gor baita, goibel ixurten hartarik

 ezti gothor lez orraze zulhatuetarik.

 

                                                                 Paris 6-XII-53

 

 


inprimatu