inprimatu
Euskalerriko Arrantzaleak
Izenburua:
Euskalerriko Arrantzaleak
Sinadura:
Fernando Artola Bordari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Fernando

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
9

 

Euskalerriko arrantzaleak

 

Bordari

 

                                 Oi, Euskal-Erri!

                                 Arrantzale erri!

 

                                       II

 

 ANTZIÑEKO ALDIA

 

 Erri zar baten bizia

 Kantatzera naiz abia,

 Eusko-arrantzale erria!

 Erri danetan,

 Eguzki antzo,

 Izarrikan ederrena!

 Jaungoikoaren urrena

 Biotzeko maiteena

 Zuretzat dut nik naizena.

 

     Mendi lirañez gordea

 Dago zure lur-aldea;

 Ibai ta ibarrez betea,

 Esku-bereziz

 Lur egilleak

 Zaitu orni ederrean,

 Mendi erpin babesean,

 Kantauri itxas-ertzean

 oberik ez ametsean.

 

     Bide gabeko txoriak

 Egin nairikan kabia,

 Erneak ditu begiak.

 Txori antzera

 Eusko abenda

 Kabi naiean zebillen

 Ta iñor gertatu baño len,

 Txokoñoa aukera zuen.

 Ordutikan gera emen.

 

     Kabi artan laketuta,

 Bizi-naiak bortxatuta,

 Indar guzitak batuta,

 Lanari ekin

 Gogor ta zintzo,

 Ikasi zuten artzaintzan.

 Arraikia jango ba'zan,

 Aldi berean arrantzan

 Bizi oberikan etzan.

 

     Enbor lodia jautsita,

 Aitzari gogor eutsita,

 Mami ta azala utzita

 Al zan moduko

 Ontzi txiki bat

 Euskoak, moldatu zuten

 Arekin ur-axalean

 Ibai eta itxas ertzean

 ibilli oi zan arrantzan

 

     Nai bazuten jan arrairik,

 Zentzutasunez beterik,

 Asma zuten tresna ederrik.

 Gure arbasoak

 Egin zituzten,

 Marapilduz zaldi-izatsa,

 Lokarri on aberatsa

 Ixurrezko amu latza

 Atzemateko legetza.

 

     Guraso zarren bideak,

 Zuurtasunez beteak,

 Bereak arrantzaleak.

 Gora ditzagun

 Biotzetikan

 Gure aiten aitonak.

 Berebiziko gizonak.

 Gaurko gure zorionak

 Aieri esker diranak.

 

 (Olerki au, «Euskalerriko Arrantzaleak» deritzan «Bordari»ren poema aunditik

 artua da. Laster argitaratuko al du poema osoa olerkari bikaiñak).

 

 


inprimatu