inprimatu
Euskal-Egazti
Izenburua:
Euskal-Egazti
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
4-8

 

Euskal-egazti

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Kanta dezagun Iparragirre,

 Euskalerriko olerkari:

 kanta dezagun gure erri zarra.

 seme bikaņen sorkari:

 eta munduak entzun bezaigu

 nola ari geran kantari,

 Gernika'n degun Aritz deunaren

 Bertsolari yayoari.

 

 Etziņan sortu gure errian

 zuaitz geldia izateko.

 Zure biotzak, ibil-miņa zun,

 ludi zabala ikusteko:

 ames-egotan, pakerik gabe,

 lur-berri-gose ibiltzeko:

 baņa azkenean zure lurrera

 ekarri zindun iltzeko.

 

 Mila ta zortzireunetan gendun,

 ain zuzen, ogoigarrena,

 Urretxu, erri zoriontsuak

 jaiota ikus zinduena.

 Joxe Agustin, Idiazabal'ko,

 zure aitaren izena;

 ta Manuela Frantzizka berriz,

 Gabiri'ko amarena.

 

 Zerain'go zure osabarekin,

 aurrenengo zure eskola;

 Gazteiz'era, urrengo txandan,

 sartuaz latin-eskola:

 baņa bi urte baņo lenago,

 zure guraso-kaiola,

 Madrileraņo alda zizuten,

 zuk jarraitzen zeniola.

 

 Il da Fernando zazpigarrena,

 ta sortu zaigu burruka.

 Karlos'en alde or dator bizi

 euskal-jendearen oiuka.

 Iparragirre, egon gaitz dabil,

 (urte geiago ba-leuzka...)

 Goiz baten bere etxera utxita,

 gudura dijoa igeska.

 

 Alperrik dabil Zerain'go osaba

 mutilla, bereganatzen:

 Ataun'en degu San Gregorio,

 an da mutilla kokatzen.

 Soldau eginda, Karlos'en alde

 gogor asten da jokatzen.

 Bi aldiz balak zauritu arren,

 ez da gaztea atzeratzen,

 

 Iturritza ta Altzaa izan ditu

 agintari gerratean:

 Karlos'en zaiko, alabardero

 aukera dute legean:

 baņa orduntxe bukatu zaie

 gudatea, ustegabean;

 ta Iparragirre, muga igarota,

 sartu da Prantzi-aldean.

 

 Egazti sortu den gizonari,

 ames zaio eguratsa:

 gure lur onek jira-biraka

 ibiltzeko du ardatza.

 Iparragirre'k bere emeretzi

 urtekin, ba-digu gatza.

 mundu guzia txiki iduritzen:

 nork lotu ari oņatza?

 

 Jaunak emana dute txoriak,

 erein gabe bizitzea.

 Biarko kezka bestentzat bedi:

 aien lana, kantatzea.

 Onela artu du Iparragirre'k

 mundu ontako bidea:

 etengabeko kanta-jaia du,

 lagun-arteko legea.

 

 Adarrik-adar, basorik-baso,

 gaur egora, biar ipar:

 pago-usoa bezela dabil

 Iparragirre lur-zear.

 Paris da Suiza, Tirol da Itali:

 berriz Paris'era azkar.

 Marsellesa'ren doņu zoliaz,

 pizten du Prantzi'n su txingar.

 

 Bonaparte'ren zeladoreak,

 kezkaz jarraitzen diote.

 Errepublika-sua berriro

 arrotz arek piztuko-ote?...

 Agintariak kantariari

 neurriak artzen dizkate;

 ta azkenerako, Prantzi-lurretik

 kanpora bialtzen dute.

 

 Ez da itoko gure gizona.

 Ingalaterra'ra doa.

 Antzokietan, mundu guziko

 kantaz aidatzen du loa.

 Taberna baten, kantari ergel

 bet ikusten du lur-joa:

 ta aren errukiz, jator abestuz,

 biltzen du diru pilloa.

 

 An Mazarredo, Jeneral jaunak,

 entzun ditu euskal-kantak.

 Onek lagunduz, Espaņia'ko

 Enbajadore zegonak,

 iristen dizka Iparragirre'i

 emen sartzeko baimenak.

 Luzatu gabe, Santoņa-aldean,

 jarri ditu bere oņak.

 

 Bilbo'n asita, erririk-erri,

 asi du kanta-mataza:

 txibia bere saltsan bezala,

 bihotza du emen lasa.

 Euskal-jendea zoratzen dauka,

 ardangela eta plaza:

 jan-edanetan, kontu ta kanta,

 ba-du aretxek arnasa.

 

 Iparragirre, txori-bezala,

 zotzetik zotzera arin:

 ta an da Madrilen, lengo tokiak

 ikusiz bere kantakin.

 San Luis-kapea beteta dago

 euskaldun-jendearekin:

 Iparragirre'k ba-daki nola

 aien biotzak irakin.

 

 Mila ta zortzireunetik gora,

 berroi ta amairugarrena:

 euskaldunontzat aztu-eziņa,

 Aurten eun-urteurrena,

 Iparragirre'k San Luis-kafean,

 (euskal koplari gurena!)

 jaiki, ta kanta zigula, amesti,

 bere kopla ederrena.

 

 GERNIKA'KO ARBOLA,

 DA BEDEINKATUA

 

 Asi da txertatuaz

 bihotzetan sua.

 Entzule danak ari

 dardaraz kolkua.

 Euskalerriak arki

 du bere oiua.

 

 EUSKALDUNEN ARTEAN

 GUZTIZ MAITATUA—

 

 Negarra begietan,

 txaloka eskua,

 Aritzak irabazi

 digu gaur jokua:

 Gernika'n degu gaurtik

 biotza lotua.

 

 EMAN DA ZABAL ZAZU

 MUNDUAN FRUTUA—

 

 Bekaitz-arrik gabeko

 biotz loratua:

 gorrotoari kendu

 diogu lekua.

 Mundua, gure pare,

 nai degu poztua.

 

 ADORATZEN ZAITUGU

 ARBOLA SANTUA—

 

 Gure lege, oitura,

 ta herri zintzua:

 guraso zarren arnas,

 ta odol sutsua,

 zuk dituzu. Zu zera,

 gure eliz autua.

 

 Bizkai'ko mendi eta ibarrak,

 jaso zuten oiartzuna:

 euskal-biotzak esnatu zuten

 guraso zarrei entzuna:

 zapaldutako lur maite onek

 astindu zigun illuna.

 Mendi-ostetik eguzki: izpiak,

 sor zezaketen eguna.

 

 Erromeri da. Iparragirre,

 an dute jai-suspergarri.

 Giza-taldeak sua dario:

 guardozobillak an larri.

 Olerkaria, atzeman dute,

 ta Tolosa'ra ekarri;

 t'Euskalerritik gure txoria

 kanpora dute igorri.

 [baņa jendea etzan lengoa,]

 

 Iru urteren buruan emen

 da berriro olerkaria:

 illa zegoen gure erria.

 Zer egin? Egan! Urrutietan,

 ames-zai du lur berria,

 ta Ameriketan agertzen zaigu,

 alai bidari ermia.

 

 Buenos Aires'en euskal-emazte

 argia aukeratzen digu.

 Kerejeta'tar Maria Anjela,

 Alegri'ko alaba du.

 Maitasun onek seme-alabaz

 koplaria digu poztu:

 baņa txoria urruti artan,

 kabi-miņez da gaxotu.

 

 Lagun-karta bat idatzi dio

 Lertsundi jeneralari,

 Euskalerrira etor-gosea

 adieraziz berari.

 Euskal-jendeak laguntzen dio,

 ta aize emanaz amesari,

 Burdeos'en da, agur egiņaz

 aurrez bere sendiari.

 

 Euskalerria piztua zegoen

 Canovas'en lege-miņaz.

 Urretxu eta Donosti'n ba-du

 arrera beroa ziņez.

 Iparragirre, urteetan buruz,

 zuri da buru-bizarrez:

 eztarria latz, baņa biotza,

 etzaio aldatu urtez.

 

 Santa Lutzia-ondoan dago,

 Txapartegi basarrian.

 Bizkai, Gipuzko ta Araba'ko

 iru Aldundik batian,

 diru-laguntza eskein diote.

 Iparragirre, lenian:

 kanta ta edan, kezkarik gabe,

 bizi da lagun-artian.

 

 Zozoaro du azkenik berak

 aukera duan etxea.

 Etorkizunak ez du kezkatzen

 aren barruko pakea.

 Gau baten, alai, mai-inguruko,

 batu du lagun-taldea,

 ta ardangelako txoko batean

 egin apari-legea.

 

 Jatordu arek eta gau-pasak,

 sortu dio azken gaitza;

 ta bi astetan ebaki zigun

 koplariaren bizitza.

 Bilbo'ko lagun batzuengandik,

 artu du gaxo-laguntza,

 ta arekin ordain al-izan zuten,

 eliz-illeten langintza.

 

 Onela il zan Iparragirre,

 azkenerarte koplari:

 Prantzizkotarren jantziz zutela

 aren gorputza estali.

 Urretxu'raņo ekarri zuten

 auzo ta lagunen erdi:

 kutxa-ondoren negarrez zula

 Zubiri, napar kantari.

 

 Geldiegia izan zan, nunbait,

 azken-bizialdi ura,

 ta egonak Iparragirre'i

 sortu zion ituzura.

 Andik sartu zan biotz aretan,

 eriotzaren landura

 ta emen geio ibil-eziņik,

 iges zitzaigun zerura.

 

 Euskaleriak negartu zuan

 zijoakion semea,

 eta geroak maitez gorde du

 ark utzitako ondarea:

 abestietan eskeņi zigun

 biotz gorroto-gabea,

 gizon guziei opa ziela

 ARITZAREN ITZALPEA.

 

Aza ederrak eman dizkiguk!

 

         Zer diok, Arlote Aundi?

 Mundu guzia, etxe artu uan.

 Iretzat Prantzi ta Inglaterra,

 etxeko gelak ituan:

 eta Amerikak, etxepe baten

 degun alboko bizitza.

 Ikusi uan naikoa baztar,

 iņun egin gabe egoitza.

 

         Etxeak, aoak dizkik:

 etxe aundiak, geiago.

 Nola ase munduak ditun

 onenbeste kristau-ago?

 Artu dek ire kitarra, eta

 jarri aiz Jaki-Ministro;

 ta Gernika'ko Aritz zarrari,

 eska diok laguntzeko.

 

         Eman da zabal zazu frutua,

 mundua zabalean.

 Aza ederrak eman dizkiguk

 gaur, alajaņean!

 Urdaidun oien pare egin gaituk.

 Ori dek azala!

 Eskur-eskeinka asteko ez dek

 umore makala!

 

Gizon-erri

 

 Nundik sortu aiz. Zer dakark?

 Erri baten laņoa

 igan elurtu dek.

 Urte joanen amesa,

 guraso zarren mataza,

 erio-aizez, eten-zorian,

 genekusan negargarri.

 Jaiki intzan arrigarri,

 begietan sorgin-argi,

 gogoan ezkutu ixil;

 biotzean, erri osoa

 ekarren irekin.

 

 Ez uan bizi-kezkarik,

 ez intzalako gizon-uts.

 Gizon bakoitzak, bizi laburra:

 laster dek lur-azpian auts.

 

 Baņa erriak, seme-alaben

 kateak dizkik luzatzen.

 Ta i, gure erria intzan

 aragi egiņa.

 Argatik ire lurriņa,

 ez uan irekin galdu.

 

 Bizi aiz gure zaņetan:

 abenda batek ire gogoa

 jaso dik.

 Gure odolean abil:

 euskal-biotzaren errota

 aiz zutik.

 

 Ames indudan negu-atsaldetan,

 aizeak min leioetan:

 ildako gizaldietan,

 beti uztarria astintzen,

 arrotz-lorratzak garbitzen.

 

     Aurrean aut gure mendien

 orratz goietan. Laņoak,

 ire usai ditek. Egoak,

 ire izena zekarrek.

 Iparragirre! Zein Maitagarri'k

 soindu iņukan?

 

 Nungo aideak doņu

 bihurtu au? Zelai ta malkor,

 ire soņuz pozkor;

 ta gabaren etxe illauna,

 eresiz astandu dek.

 

 Gernika! Aritza lege!

 Ostro bakoitza, Euskalerriko

 oitura burutua:

 gure izate-muņean

 sakon erotua.

 Sustraiak euskal-lurrean

 odoltzeraņo sartuak dituk:

 besoak zabal aidean,

 besarkada eskeintza

 mundu osoari. Munka,

 ire oņetan auspez nauk.

 

   Ago! Ez adi zapuztu

 ur zikin nastuan.

 Munduan,

 izan adi aizena:

 sendotasuna erroan,

 zuzentasuna gerrian,

 zintzotasuna buruan.

 

   Agur Iparragire!

 Orain oake pakean!

 Lurrak, ez dik iretzat

 arrik.

 Geroaren magalean,

 iraupena dek oetzat.

 Euskalerrian

 bizirik

 zebillek ire iduria.

 

     I, ez aiz gizon, ez!

 I aiz, gure erria!

 

 


inprimatu