inprimatu
Getsemani VIII.
Izenburua:
Getsemani VIII.
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
5-6

 

Getsemani

VIII.

Iudas' en musua.

 

Orixe

 

                                 «Et osculatus est eum».

                                 Eta muñ eman zion.

 

 Biotzik beltzenarekin or dator etsai zuri

 Iaunari muñ ematera. Non duk ezpata, Petri?

 Satan-seme ori io zak! Barka zaiok Malko'ri.

 Bañan ez; Aitak nai duna bestenaz, ezin ledi.

 

 Bildots bat iltzean ez du arakiñak erruki.

 Ile urian aiztoa dio legun igurtzi.

 Ola, musu beltz orrekin saltzen ire nagusi?

 Zein elkor biurtu dikan zilarrak biotz ori!

 

 Ez du musurik ukatu. Eskuak erakutsi.

 Otoitzean bizkortu da. Gorputzez, gogoz, zuti,

 odol-bataioa nai du; berantak dauka larri.

 Ba deramate tiraka, odol aren goseti!

 

 Ikasle mingain-beroak oro doaz igesi.

 «Nagusi, Zurekin il, bai; ez Zu bakarrik utzi».

 Aien asmo sendoenak aizeak deramatzi.

 Orobat agintzen dugu; berdin iges goazi.

 

 Bakar bakar uzten dugu etsaien iostagarri.

 Zer egin nik? —Baratz ontan gorderik egon geldi.

 Or atera zaigu Simon, bazterka, zer-ikusi.

 Bein, berriz, irutan uka: «ez dakit nor dan ori».

 

 Musuan izkutatzen du Iudas'ek etsaikeri;

 itz eta zin, bero genun, ustez, maitean Petri;

 itz eta zin... ukatu du; ago batek bi mihi,

 maitasun aularena, bat; bildurrak emana, bi.

 

 Nik ere galtzar berean ez al ditut biotz bi?

 Nola dezaket izkuta oinbeste saldukeri,

 Irutan galdegin dio: «maite nauzu, Petiri,

 Erenean, «Zuk dakizu» erantzun du gurbilki.

 

 «Maite baitut, Iaun», aitortzen iñor ausartu ledi,

 irutan ukatzen Petri duelarik ikusi?

 Ustez maite zaitut, Iauna. Niauk bañon obeki

 Zuk dakizu nere biotz aldaberaren berri.

 

 


inprimatu