inprimatu
Neure ama jazten
Izenburua:
Neure ama jazten
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
4-5

 

Neure ama jazten

 

Orbelaun

 

 Neure arrebatxua jazten zendun lez

 Neu be jantzi ninduzun, ama, bein batez,

 zapi zuri garbiak bedar usaiņez,

 Jantzi txukun beroak pitxi politez

           Nire amak jazten.

 

 Orain nik, ama ori, zeu jantzi naiez

 Soņeko bat eunduko olerki emez.

 Neuk be zeu bildu gura oial bigunez

 Ume nintzala biltzen ninduzun maitez,

           Jantziz abesten.

 

 Ez egidazu esan atso zarenik,

 Apaņez soņekotu ez zindezkenik.

 Gaur be niretzat, ama, zeu ederrenik.

 Orain arpegi ori mazkal, zimelik,

           Ondo baiatortsu!...

 

 Ez esan ba taiua galdu dozunik

 Galatena obetzat ezpai-daukot nik...

 Laztan ori bizitun zaitudalarik

 Ez dot beste iņor be maiteagorik

           Zeu-zeuri nagotsu.

 

 Eutsi mosu bat, kutun, ta itxi jazten;

 Jantziez ekingo nik kantu abesten.

 Bekoki ori zimur ageriarren

 Gaztea zara, andre, amak oi daben

           Gaztetasun bidez,

 

 Zurelakoak iņoiz ez dira sartzen

 Semietan baitira betikotutzen.

 Eta begira, ama, zelan gatozen

 Begira gaztiena neskato lerden

           Barriro bazintzez.

 

 Neskatilla zara ta erdu landara,

 Erdu sagasti pilpil guriz betera

 Seme onen onenak zeuganatzera.

 Erdu, ama laztana, zeure zelaira

           Sugaitz biziz ase

 

 Erdu jazte au oro maite antzera

 Lili txorta eskeintzaz amaitutera.

 Orain atseden, ama; zeure aurrena

 Ekarriko deutsugu noizik beiņera

           Gure biotz lore.

 

 Tori aurrena neure neurtitz sortean.

 Eutsi. Gorde idazu bular-barnean.

 Biotzean batu dot, biotz unean...

 Itxaron oraindiņo sagastipean,

           Anaiak datoz da.

 

 Atseden, emakume, geure geizpean.

 Begira zeinbat pilpil ler bearrean...

 Iturri-ameari ura sorrean,

 Zeuri guk geure lorak era berean

           Ama zaitugu ta.

 

                                       Donostiko olerki-guduan, 1951-XII-21'an,

                                                   goraipatua izandako olerkia.

 

 


inprimatu