inprimatu
(Biotz apurtua)
Izenburua:
(Biotz apurtua)
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7/8
Orrialdea:
4

 

(Biotz apurtua)

 

Aurraitz

 

 Eun arantzaren samina neukan biotzean

 baitegiko ateak edegi ziranean.

 

 ˇNekezko eriotzen leiza iluna!

 Amaika errubako bizitza aienaten ikusi genduzan

 ˇgorrotoaren erpe edentsuetan!

 

 Gabak baltz-latz, egunak ilun ta mingots.

 Zaintzaile gaizkinen gorrotoa zigor.

 Beti artega, biotzak larri

 zein izango ete-zan opagai.

 Etsai-katien astuna sorbaldetan eraile.

 Aberriaren zoritxarra gogoen oinaze.

 Gizantza galduta milaka gengozan,

 estu-estuka, orma otzen erdian.

 

 Gose, egarri, gaitzaldi, zikina eta abar...

 Bat baino geiago zoratu-ta iltamuan,

 bilois-biloisik be gogorraren gainean...

 Nagon isilik.

 Ikusi eztaunak ezin sinetsi olakorik,

 Olerki aunek eztauko ba-pere olerkirik.

 

 Guda, zauritegi eta baitegi...

 iru urtetako nekeak bularrean

 neure erri maitera eldu nintzanean,

 mendien orrlegia goibel egoan;

 zorion galdua negarrez landetan:

 (ˇAzkatasun apurtuaren mintzura motela! )

 Amen zotinen samurra aizean erruki.

 Eriotz-lorratzak bide-ertzetan mingarri...

 Errubako odolaren gomutea deadarrka,

 zelai ta tontorretan, bildurraren isilean.

 

 ˇAmetsen antzeko egia negargarria!

 Sendi apurtuen erostak basoen samin.

 Etoi baten kezka, errua estal ezinik,

 ardandegirantz yoian burua makurtu-ta.

 

 Kaden zegon yaiotetxea

 basoen bake apurrtuan,

 belaunik-belaun berein alaitasun eta ezbear

 gizaldien zadorran batu-ta, isiltsu eukazala.

 

 ˇAu negarrgarriena!

 Utsune andi-andi bat idoro neban etxean:

 Baitua nengoan egun larri baten saminean

 atsekabe-aiotzak, aitari, bizitza ebai-tzan.

 

 Amaren altzo samurrean laga neban,

 osoan neke ta oinazez auldutako gorputz orbaindua.

 ˇA zan biotz biren izketa isila!

 Samintasun-artean poz izpia.

 Ai ene, baina...

 Ause zan auxe azken, sastada sakona.

 Osatuko etxatan zauritzar gordina:

 Amatxuren bekoki tximurrtuan nekeak

 eriotz-ezaugarria eukan ezarrita.

 

 ˇZoritxarreko guda ankerra!

 ˇBaitegi ilun negarrgarriak!

 Bioenarte apurtu zenduen betiko,

 nire biotzaren barruko alaitasuna.

 

 


inprimatu