inprimatu
Argin zarra
Izenburua:
Argin zarra
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7/8
Orrialdea:
2

 

Argin zaharra

 

Zaitegi'k

 

                                                             («Orixe»ri biotzez)

 

 Erriko arrobian

 ari nauzu argin,

 etengabe diardut

 gau ta egun ¡ekin!

 nekeak leporatuz

 biotz-eskuak min,

 nere amets

 egi biur dedin.

 

 Arri-mokorrak artu

 ta, gogoa larri,

 nere bizi osoa

 barren diet yarri:

 arpikoz yardun oi dut

 buru ta belarri

 gai zakarrok itzuli

 nairik izarrarri.

 

 Oraingo euskaldunek

 ezin dute uler

 zoritxarrez damurik

 nere lanen ezer.

 Geroko olerkariek

 adituko laister

 eta alegin gorriok

 iritziko eder.

 

 Eskuko daitenean

 Euskal-Aberria,

 artu, olerkariok,

 nik landu-arria:

 Andragoi-buruntzean

 bedi ezarria,

 nere zain-odoletan

 gorritu-pitxia.

 

 Esku zuritan beza

 ikurriña zabal,

 gure egunetan zarpil,

 ordurako yaukal:

 lokatz-odolez zikin

 ikus dudan oial,

 usu aldatuko da

 Euskadi'ren egal.

 

 Urrundik agurtzen zaut,

 Aberri-eguna:

 datorren garaipenak

 poz du euskalduna:

 orduko aberkide,

 birbiztu biotz-guna,

 gogoz zurekin doa

 argin zar iluna.

 

                                           1952 gko. Gabonilaren 12' garrenean,

 

 


inprimatu