inprimatu
Anai-Agurra
Izenburua:
Anai-Agurra
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
10

 

Anai-agurra

 

Jautarkol

 

 Bizitzaren olatu

 ta aizeak bultzata,

 atzerri-lur oietan

 Jaunak ala naita,

 topa ziņaten biok

 egun on batean,

 ta lotu zerate gaur

 ustarri batean.

 

 Itxaropen gozozko

 eztia darion

 euzko kabi berri bat

 sortu da Mexico'n.

 Sinismen-suaz bero

 dezala Jainkoak

 zabaldurik maiteki

 gaņean egoak.

 

 Eztillargi beteak

 bere izpi legunez

 luzaroan argitu

 beza gau t'egunez:

 t'euskal-txori alaiak

 barruan sortuaz,

 alaitu dezatela

 kanta ta soņuaz.

 

 Au da nere agurra,

 nere oparia...

 Egan doakizute

 bertsoaz jantzia.

 Apaiz-bendizioa da,

 ta anai-agurra,

 Zeruko intza gozo ta

 besarka xamurra.

 

                         (Nere anai Modesto ta Begoņa'ri beren ezkontza-egunean)

                                               Urrestilla'tik 1947'an. Jautarkol

 

 


inprimatu