inprimatu
Anai-arteko Gudatean
Izenburua:
Anai-arteko Gudatean
Sinadura:
Koldo Jauregi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
9

 

Anai-arteko gudatean

 

Jautarkol

 

 Guda-irrintziak

 entzuten dira...

 Piztu da gerra samiņa...

 Nun-nai negarra,

 odol-ixurtze,

 ta alkar ikusi-eziņa.

 

 Itxas arroa

 orruka dago,

 dardaraz euzko mendiak

 basoak illun,

 eta negarrez

 euskalbaserri txuriak.

 

 Euskal-Erria,

 Euzkadi maite,

 egin negarrez deadar!

 Semeok alkar

 iltzen ikusiz

 egizu, bai, gogoz negar...!

 

 Ama gaxoa...!

 Noiz seme danok

 maiteko zaitugu ziņez?.

 Noiz arte bizi

 bearko dezu

 semeengatikan miņez?.

 

 Oi! Gorrotozko

 ekaitz onetan

 ilko ote zera betiko?

 Ala burua

 koroiz jantzita dirdiraz,

 dezu jaikiko?

 

                                                                           1936.

 

 


inprimatu