inprimatu
Gabon-Aize
Izenburua:
Gabon-Aize
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
9

 

Gabon-aize

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Belen'en Gabon-aize.

 Zeruko izarrak, aingeruz nasi,

 erretiro txarra dute.

 — ¡Pardel aundiok! Ordu auetan

 nori kantatzen zaudete?

 

 Izar txuriak, irri.

 — ¿Ez al-zenekin lendikan ere

 gure ibilien berri?

 Mundua mundu danetik

 beti izan gaituzu gau-txori.

 

 — ¿Baña Aingeruak nola?

 — Gaur Jaungoikoak, lurrera jetxiz,

 urratu du zeru-sola:

 eta zerua zulo artatik

 jarri da Aingeru-dagola.

 

 — Zeruan ez da gau ta egunik,

 an beti da Erromeri

 ordu guziak jai berrietan

 gauzkate pozez kantari:

 ta Aita Jainkoa mai zabalean

 degu betiko bazkari.

 

 Gaur Gabon-aize lurrean,

 eta Jainkoak zabaldu digu

 zerua Belen-aldean

 argatik zeru ta lurrekuok

 jai degu gau-biotzean.

 

 


inprimatu