inprimatu
Suzko erreberak
Izenburua:
Suzko erreberak
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
8

 

Suzko erreberak (1)

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Agur, Euskalerria!

 Agur, senideak!

 Ameriketan ditut

 nik nere bideak;

 aruntza narama gaur

 animen goseak,

 Jaunari eskeintzera

 ango lurraldeak.

 

 Ala joan zitzaigun

 Mixiolaria,

 emen utzirik bere

 sendi ta erria.

 Su-garretan zeraman

 ark biotz guztia:

 Jaunaren maitasunez

 txit irazekia.

 

 Su-garrak dira berriz

 Guayakil-aldetan,

 ta Mixiolaria

 erre da su artan.

 Su batek jarri zuan

 an Ameriketan:

 beste su batek jarri

 du zeru-atetan.

 

 Jaunak eman zizkion

 gurutze minberak,

 aietan billa zitzan

 zeruko aukerak;

 ta aren eriotzan

 egiņik jaierak,

 sutu dizkio Jaunak

 SUZKO ERREBERAK.

 

 (1) Fuegos artificiales. Bertso auek Guayaquil aldean il zaigun Maximo

 Gisasola, euskal-mixiolariari egiņak ditut.

 

 


inprimatu