inprimatu
Getsemaní IV
Izenburua:
Getsemaní IV
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
3

 

Getsemani

 

Orixe

 

                                       IV

 

                 «Si possibile est» (Mc. XXVI, 39; Mc. XIV,35)

                                   Al ba'dite.

 

                                 (Etena oarkabean aldatua 10-8)

 

     Orduntxe, Iauna, nolako miña

 etorri zitzaidan neri!

 Zuk eta biok bakar dakigu

 zazpi urte beltzen berri.

 Zuk neri miñak bialdu eta

 ni guzien gain igeri.

 Zure laguntzaz ezin nezaion

 ukorik egin ezeri.

 

       Esaten nizun: «Noiz arte, Iauna?

 Ala, iabetzen etzera

 Zuk eman-ala iasan dutala,

 iasango ere aurrera?

 Azken-miñ ori bego beñipein,

 ez naza iaurti lurpera.»

 Bañan ez neukan neronen mende

 nere miñaren aukera.

 

       Ezin dut aztu Urli'ren bidez

 erauntsi zenidan lorra;

 ez Sandi arek bide-erdian

 ipiñi zidan zoztorra;

 gero, Berendi egin nun topo,

 gogorrik ba'zan gogorra.

 Guzi oiekin ordaindu bezat

 nere gaizkigiñen zorra.

 

       Ezin etsi nik. Bego, bai, bego,

 artuko dut olako min;

 lekutuko naiz baztarrenera

 ez dedilla nitaz iakin.

 «Bañan ez bedi nere gogora,

 Zuk naia dezadan egin.»

 Itz auek doi doi esaten nitun

 ezpaiñez, biotzez ezin.

 

       Gerta-bearra gerta zanean,

 beste biderik ez neukan.

 Ukatu, nola? Esku on orri

 etsian muñ bear eman.

 Etsi garaia eldu zanean

 biotz osoz nizun esan:

 «Nik ez, Zuk naia gerta dedilla

 zeruan eta lurrean.

 

 


inprimatu