inprimatu
Artzai-Kanta
Izenburua:
Artzai-Kanta
Sinadura:
Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
2

 

Artzai-kanta

 

Bordatxuri

 

 Nere artaldetako ene bildots-emea,

 ez yoan besten larretara, agon nerean.

 Iretzat duken beti belarrik xamurrena,

 iretzat negutean otalore biguņik.

 

           Erdiragarri gauez ire axanpa samur,

 ardiak ausnarrean lo gozo daudelarik.

 Ez al-abilen pozik nere larre gozotan?

 Deika ote or, nunbait, artzaien bat koipetsu?

 

           Bi begi oiek yaso, ta begira itzan or

 gure mendi-zelaiak Yinko Yaunak emanak.

 Ez dun ludi osoan oiek aņa ederrik;

 or duken ao-begi nun bazka yan-ederrez.

 

           Maite-billa ote i? I neretzat artizar,

 ta iretzat uztai eder ari naun egiten

 ezpel-zuraz, gaņea aiztoz txukun landurik;

 yarriko diot ere zillar-arran polita.

 

           Ire lepoan duken ereztuna bezela,

 dizdiz egiņen baidin artizarra iduri.

 Bere soņu zolia entzunen dun mendian,

 ta irrikan zegozken beste artzaiak oro.

 

           Atorren ona, agon nere ondoan alai;

 izanen gaitun biok zoriontsu bizian:

 elkarri maitatuz, poz-neketan lagunkide,

 mai batean yan-edan ta berean etzauntza.

           Ugalduren ardiak —Goikoari baletsa!—

 artoa ta garia ganbaretan makuru,

 apartsu tolarean ardo ta sagardoa,

 eta belaunez belaun gu bion yatorria...

 

 


inprimatu