inprimatu
Lore zimeldua
Izenburua:
Lore zimeldua
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9/10
Orrialdea:
6

 

Lore zimeldua

 

Udalaizpe

 

 An... ibai ertzean zutik da lizarra:

 laņoak inguru basetxe txikarra.

 Iturri-ondoko basetxe txikian

 neska lirain eta ederra bizi zan.

 

 Maite-kantari zun iturria urbil:

 birigarro beltza zugaitzean zintzil;

 inguma otxana beragan kokatzen,

 eguzkiak azken-izpiak eskeintzen.

 

 Neskatil ura iņork ez zuan goratu,

 eta batek ere ez zuan maxiatu.

 Oroldiz yosita dan arri-ondoko

 lili eskutua zun berak antzeko.

 

 Bizitza lez, neskatx aren eriotza

 eskutuan izan zan: ler zait biotza.

 Gutxik yakin zuten: lorea zan zimel...

 Arrezkero bizi naiz erabat goibel.

 

                                                               Guatemala'n 1950

 

 


inprimatu