inprimatu
XVIII'garren Eresia
Izenburua:
XVIII'garren Eresia
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9/10
Orrialdea:
5

 

XVIII'garren eresia

 

Udalaizpe

 

 Zure goraldia ortziak diosku

 ta sapai izartsuak aldarri oi digu.

 

 Egunak gorarik ala itz egiten

 ta aintza eder bera gau beltzak berritzen.

 

 Ez dira aldarriok, ez dira aien itzak

 otsa ezin entzun zaien arikoak.

 

 Zabal da lur barna beraren mintzoa,

 lur ertzetaraņo aren ots sendoa.

 

 Artan dun etxetik eguzkia txairo

 ezkonberri antzo yeiki da oparo.

 

 Ortziburu baten du berak sorrera

 ta azken-mugaraņo aren ibillera.

 

 Nor aren berotik ostendu daiteke?

 aren argia nork itzuri lezake?

 

 Yaunaren legea gogoa ontzeko,

 bikaņa ergelak gurbil biurtzeko.

 

 Agindu zuzenok biotzaren ezti,

 Yaunaren aitorra begientzat argi.

 

 Yaunaren beldurra garbi ta betikoa,

 beraren epaia egiz bidezkoa.

 

 Urrelandua ez da ainbat opagarri,

 orren goxo ez da orrazeko ezti.

 

 Oietan egin naiz erabat ikastun;

 betetzen ditunak saria du lagun.

 

 Baņa nork ezagun bere utsegiņak?

 Asketsi izkuturik geldi zazkidanak.

 

 Arroputzei buruz zai zure morroi au;

 iņoiz ez al beitez nitzaz nagusitu.

 

 Gaitzetatik yarei, ogen-litsik gabe,

 noiz-nai nadin, Yauna, legearen yabe.

 

 Eder bekizkizu nere aoko itzak,

 eta nere biotz-barneko gogoak.

 

 Idazu esker au, nere yareillea!

 zaiten betikoan nere pozbidea!

 

 


inprimatu