inprimatu
Ana
Izenburua:
Ana
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7/8
Orrialdea:
5

 

Ana

                               (Pasodoble-aidea)

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Ana! Auxen da lana!

 Zu gabe gozagaitz zait dana.

 Jana eta edana

 kaltegarri ditut laztana.

 Ana! Ana!

 Usoak juan dira ego-aldera,

 kabi berriren bat an billatzera,

 maitasun galduak astutzera.

 Laņoak aizetan dabiltz

 bide luzeak egiten:

 biotz ixillen malkoak

 ez ditu iņork jakiten.

 Ana! Ana!

 negarrez urtu nai dana,

 illunari nago emana.

 Atoz Ąai! neregana.

 Atoz, bai, Ana!

 

 (Bigarren aldian)

 

 Erbiak arin dijoaz

 txakur-agiņen igesi:

 nere oņaze onekin

 ezin ninteke ni bizi.

 Ana! Ana!

 Erruki zaite nigana.

 Atoz, bai Ana!

 


inprimatu