inprimatu
Izarrak kiņuka
Izenburua:
Izarrak kiņuka
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7/8
Orrialdea:
3

 

Izarrak kiņuka

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Izarrak kiņuka ditugu goietan,

 maiteak biņaka dirala bidetan,

 maiteak biņaka dirala bidetan,

 izarrak kiņuka zeletan.

 

         —1—

 Eiztariak bidean

 zu jetxi zai daude,

 zure ego txuriak

 zulatzeko, maite.

 Nere usategian

 sar zaitzadan arte,

 nere uso kutuna,

 goitik ibil zaite.

 

         —2—

 Azala txuri dezu

 elurraren pare,

 begi-ondoak berriz

 itxas urdin bare.

 Zure biotza artzeko

 bota nai det sare:

 aspaldi jaso nizun

 nerean aldare.

 

         —3—

 Laztan eskea dezu

 matrail-txuloetan,

 laztana lertzen dago

 nere ezpaņetan.

 Etsaiak gal ez gaitzan

 bere tentaketan,

 zurekin bearko det

 laster eztaietan.

 

         —4—

 Zure ezpain-loretan

 erle izan nai nuke,

 duten ezti guzia

 jasotzeko, maite:

 zure gogoz betetzen

 pozik niņuzuke:

 beti zure morroe,

 dezun ezti-truke.

 

         —5—

 Zure beso-kakoak

 estutu nazate,

 oiek bitez neretzat

 zoratzeko kate:

 kartzela ortan itxi

 neri leio ta ate,

 zure besotan preso

 nazazun il arte.

 

           MAITE GALDUARI

 Burua zuritu zait

 zure biotz-eske,

 ala ere errukirik

 ez didazu, maite.

 Zeruetan biontzat

 lekurik ba-daite,

 maite bearko nazu

 Yainkoa dan arte.

 

 


inprimatu