inprimatu
Itxas Ama Epaipean
Izenburua:
Itxas Ama Epaipean
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7/8
Orrialdea:
2

 

Itxas Ama epaipean

 

Etxaniz'tar Nemesi

 

 Orruka ari dan

 itxas nastuari,

 aizeak burrundan

 diotsa kantari:

 

 Ama sabelaundi,

 arraiz ta urez izor,

 gañean zabaldi,

 sakonean malkor.

 

 ¿Zerk galerazten din

 loaren magala?

 ¿Sukarrez burumin

 dardaraz aut, ala

 

 epai zorrotz bidez

 loa uka din Jaunak,

 betiko logurez

 mintzeko ire egunak?

 

 Ain zoro diardun

 dantzari, beti zut.

 ¿Geitxo egin al-dun

 ezkutuan zurrut?

 

 Izan ere, erreka

 ta ibaiak bota-ala,

 edan den ozenka.

 ¡Ezten lan makala!

 

 Uin arroa aparrez

 betetzen ondartza:

 ire bular esnez

 zuritu den aitza.

 

 Magal zabalean

 dantzan lau ontzixka.

 ¿Ote-dira agian

 aurdun lau seaska?

 

 Islaruntz zeruak

 urrezko izerdia:

 zapi beltzez gauak

 txuka aren bustia.

 

 Iruten Illargi

 elur-arilletan:

 zillar bide zuri

 dagi ur beltzetan.

 

 Itxas amak lurra

 oeratu nai du:

 olatu negarra

 du bere lo-kantu.

 

 Lotan dago dana:

 bai mendi, bai zelai.

 ¡Itxasoa esna!

 Ori du bere epai.

 

 


inprimatu