inprimatu
Negu-Miņean
Izenburua:
Negu-Miņean
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
6

 

Negu-miņean

 

Zaitegi

 

 Muņo magul gorritan atsaldeak apal,

   bere ega otzikarak egin ditu zabal.

   Zugatzak larrugorriz adar eta azal

   txakur-amets bakanak dirudite yaukal.

 

 Dana ixillik datza etorkizunen zai,

   ibaiean izotza ta elurra garai.

   goiko mendiak bera eiztaria zagai

   etortzen da basurde-ametsetan aznai.

 

 Ibarretan barrena ez da zuzmur-otsik,

   txori bakarti batek ez du txiomiņik,

   bazterretan ez dager euli ta eltxorik,

   biziaren geznari ez da burrundarik.

 

 Neguminpean dugu Aberri osoa,

   gogorik ez urritu euskaldun zintzoa!

   Liliz, txoriz ta zituz beterik geroa,

   badatorke euskaldun zindoen aroa.

 

 


inprimatu