inprimatu
Arroztetxeko Alaba
Izenburua:
Arroztetxeko Alaba
Sinadura:
Ludwig Uhland
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Jokin Zaitegi)
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin
Uhland, Ludwig

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
5

 

Arroztetxeko alaba

                             Der Wirtin Tochterlein

 

Ludwig Uhland

 

euskaratzailea:

Udalaizpe

 

 Bidez zoazten Rhein ertzez iru mutil,

 ta arroztetxe baten opa zuten ubil.

 

 Arroztetxekandre, ardorik ba ote?

 naiz garagardorik? Non da alaba maite?

 

 Ozkirri ta argi tut ardo ta garagar,

 alaba ederra eortziren biar.

 

 Tegi txiki baten mutillak sar-ala

 zerraldo beltzean dakuste il-yantzita.

 

 Il-oiala lenak aurpegitik yaso

 ta zurbilduz geldi zurrun so eta so.

 

 «Al izan ba'indudan, neskatxa, ezagun,

 bertatik izango maite gau ta egun».

 

 Bigarrenak, berriz, oialez estali,

 ta burua itzulka, zinkuriñez asi.

 

 «Neskatxa, or zaude, zerraldo beltzean,

 eten gabe maite izango ziñudan».

 

 Erenak, ostera, burusia astiro

 kenduz, ezpain illak ezpainka dizkio.

 

 «Beti indudan maite, orain ere maite,

 ta maiteko aunat, betiraunderarte».

 

                                                   Guatemala'n 1950 urrillak 14

 

 


inprimatu