inprimatu
Betiera
Izenburua:
Betiera
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
2-3

 

Betiera

 

Orixe

 

 Urdin dago zerua, egoa da mazal,

 mendiak urbil daude, zugazpeak itzal,

 ura berantzaldian, itsasoa iabal.

 Arkaitzean iarri naiz bi begiak zabal.

 

 Nigandik urrun gabe ontzi bat ageri,

 an ustu, emen bete, dabil erriz erri.

 Ugiņen apar doia urbiltzen zait neri;

 ur gardenean noiz-bein arraiak igeri

 

 Aspertzen ez omen da ikusiz begia.

 Nere au aspertzeko da itsas-egia.

 Uin-otsak lenago dit artzen belarria.

 Ez aspertu, ez ase, ark nauka guzia.

 

 Antxitak xortzen naute itzul-inguruka;

 lertzen dan apar arek axalean nauka;

 begiei nai dutena errez diet uka;

 dunba sor artan nauzu barrenean kuka.

 

 Ots ori betidanik etengabe bera?

 Iņolaz, nik bezala ba-du asiera.

 Ez du tarterik —ontan biok berdin gera—.

 Iduriratzen zail dut bion bukaera.

 

 Nik ere ba-dut ots bat belarrian beti;

 ots ori entzuteko sarri naiz goseti.

 Or arkitzen naiz nerau ots denen gaiņeti,

 aldarteak aldarte, barnean barneti.

 

 Nere bioz-pilpirak berekin etena;

 betirautea ez da neurtu ditekena;

 ots etengabe ortan, belarri barrena

 dut aren iduririk iator-iatorrena.

 

 Betieran sarturik arkitzen ote naiz?

 Ez; nere mugarekin egin dut topo maiz.

 Nere muga loa da: ori dut gaitzen gaitz.

 Orregatik goizetan iekitzen ni garaiz.

 

 Ari naiz ta ba-nago entzun eta entzun,

 ots orrek etengabe irauten ote dun.

 Nerau neronengandik atertu nai ez nun;

 baņa ba-dator loa, bekaiņetan astun.

 

 Ez da betirautea luze, zabal, zingo;

 une, aldi, menderik ez du bere laingo;

 guzia da batean, betean ta beingo.

 Bestela mintza gaiten: ua dugu Iainko.

 

 Ez da belarri-otsa. Zenbat legunago!

 Ixiltasun osoa zaio urbilago.

 Batetikan bestera bide luze dago;

 Baņa sumatzen dala nolabaitxe nago.

 

 Ixil ortan sarturik, uneka bederen,

 —dena batean baita— Iauna daukat emen.

 Dezadan beintzat atzi uneka, naiz eten.

 Gero dut atergabe beti iastaturen.

 

 


inprimatu