inprimatu
Zer diodan?
Izenburua:
Zer diodan?
Sinadura:
Salbatore Mitxelena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mitxelena, Salbatore

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
5

 

Zer diodan?

 

Mitxelena

 

 Ta pianoz dabesadan

 euskal-kantan zer diodan

 oraindik galdetzen didan?

 

           Ire atera letorken

 eskale soņularia

 bere zorigaitz-aria

 ari zainean ariltzen,

 

 ez mintze-arren etzaion

 galde ausardiz nor ta non

 il, edo zer gerta zaion.

 

           Agian, atzerriz orron

 bultza dute abertzale

 dun bera; agian, gaizkille

 izan-damua zerion...

 

 Naikoa dun jakiteaz

 oņazean dunala anai;

 eta maite ezan, maite, bai...!

 

           Ta pianoz dabesadan

 euskal-kantan zer diodan

 oraindik galdetzen didan!

 

                                                                           1939

 

 


inprimatu