inprimatu
Bolibi'ko zabaldian
Izenburua:
Bolibi'ko zabaldian
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
1

 

Bolibi'ko zabaldian

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

 Simon Bolibar'en «aur kutun», Bolibi

 non da begientzat ikus bitarterik zugan bezain aundi?

 Or dituzu zelai, or mendi kankailu, or, batez bat, argi.

 Ageri dan tartez, itxas-obo bera zuretako txiki;

 malkor eta malkor, elur eta elur, eta zeru garbi.

 Su-gurdi aurretik sorgiñ-argiz lurrak itxaso dirudi;

 atzera begira, lur biurtzen ura, begien zurgarri.

 

 Gatzuna lurrean, artaldeak bakan, ez zugatz, ez txori;

 oro sogor, bañan erne dut belarri.

 

 Eder mendietan, eder aintziretan, zeruan zohardi,

 argian arego Zu baituket arki.

 Eder dan oro Zuk, iragarriz bialtzen aurreti,

 baña lañoz zaude inguru bildua, nai zaunak ikusi.

 Ikustez aserik bagia dut apal niganat itzuli:

 mandeuli, ez liztor, ez eltxo, ez euli,

 barneko musika naiz entzun-egarri.

 

 Eserita dago Indio beltxeran, an yaio ta bizi,

 argiz aseago ni bañon; ark are zerbait nai ikasi.

 Lepoa makurtuz galdez ari zaio bere kitarrari

 beti gauza bera, baña beti berri.

 

 Biotza nai ase. Kitar-sabelean kuka du gordeki.

 Zer du billatu nai? —Nik nai nuken Ua... ta berak ez daki.

 Agur, anai, biok, yakin ez yakin, batera goazi;

 kitarra yoaz zu, neurtitzak onduz ni.

 Zer geigo bear dut ikusiz Bolibi?

 Itxaso ta zelai ezin neurtuzkoak iragan ondoti,

 noizpait arki nezo azkena lurrari;

 agortu nezazke; aundiago nauzu oriek baño ni.

 

 Baña, Zu sumatzen doi doia naiz asi.

 

 


inprimatu