inprimatu
Itz eta Mintzo
Izenburua:
Itz eta Mintzo
Sinadura:
Orixe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ormaetxea, Nikolas

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
1-2

 

Itz eta mintzo

 

Orixe

 

 Egalak astinduz oillarrak yo digu. Belarrien poza!

 Ogean ixilik, belarriak erne, argiraņokoan.

 Ixiltasuna da gogai onen ama. Noizbait, argi-xinta.

 Yeiki naiz, yantzi naiz; besoak antxuma nago sapailloan.

 

 Aralar gaiņean eguzki-dirdaia. Bazter-intxaurrean

 osto aiņa txori, mozkor leuden gisan, txio zurrustaka.

 Aingeru-ezkila. Ordun areago dandarekin leia

 i bai aiz, ni ba-nauk. Sogortu nai naute; ni, berriz, txixtuka.

 

 Dandara berriro: Mezarako deia. Bi deiak... Bakarra...

 Ordua noiz yoko yantzirik apaiza; ni barnean nago.

 Belar-giro baita, mezamutillak uts, ni Meza laguntzen.

 An zer egin dutan, zer entzun, zer iraul, gerorako bego.

 

 Gosal eta xuxen, ez etxetik urrun, gaztaiņadi baten

 goi aldera noa. Legun eguratsa ni yarri ta laister.

 Ostoen urrungak arian arian lo-arma sartzen dit.

 Lorik naiz ametsik al goxoagorik neurtitzak egiten?

 

 Gogaia goxatuz, irakiten doi doi ari zait burua

 oarkabe; baņan urren esnatzean, itzak txintxo datoz

 bizar asko gabe, nik bear-neurrian lumaren ertzera.

 Orduak ba-doaz: eskuak bete lan egin dut ordukoz.

 

 Gingan eguzkia. Gaiņeko muņotik itzul egitean,

 Aingeru-ezkila Lizartza'n, Orixe'n, urren Azkaraten.

 Denak entzun arte bidetxurrean ni, ibil eta geldi.

 Dandara bakoitzak belarri ta biotz dizkit dardaratzen.

 

 Zer eguerdi goxo ditudan burura! Berritzen didate

 oroi utsarekin orduko zirrara, legor naizanean.

 Angotik ari naiz; ba-dut aski domu lendanik egiņa.

 Ameriketatik gogoak ara nau egaldi batean.

 

 Eguerdi ostean kukatzen naiz, bakar, dakidan xokoan,

 iru erritako ezkilen soiņua ixil auznartzera.

 Ordu oro zaida nolabait berritzen. Irurak yo dute.

 Dandara luzeak zintzo deitzen gaitu Kalbari gaiņera.

 

 Ikastolan aurrak. Urren ixilaldiz, gurdi negartia.

 Ixiltasun artan, basoko lo-xuxta baņo biguņago.

 Aren lagungarri erloiu-zintzaila arat onataka.

 Eguna ba-doa, ba-dator illuna nai baņo lenago.

 

 Loti naiz, ez gautar; ixilzale, baņan ez San Anton aiņa.

 Ogera baņo len sapaillora berriz. Ez dut ilargirik.

 Izar dagon arren, illun gorotza da. Orexain erreka

 xurru xurru beian. Ez da gaur entzuten ontzaren ulurik.

 

 Ogean ixil da; ez ixil osorik. Belarrian beti

 sorgin-soiņua dut. Egiz ote soiņu? Beti dit lagundu

 erbeste negartiz, zeruaz, oroitzen. Oroi zait eskola,

 zerbait egin eta bein batez maisuak nola nindun galdu.

 

 Lagunak etxera, ni gela beltzean. Argizpirik ez da

 iņondikan sartzen. Baņan andik laister piano-soiņua.

 Arentzat itxirik ez da, baņan ezin itxi belarria.

 Argia sar ezin oi dan izkutuan sartzen da mintzoa.

 

 Ez beti. Gerta zait, ostots bildurgarriz etxekoak oro

 yeiki, baņa ni lo. Esan ordun neri ŦMikolasŧ agopez;

 agontzen naiz usu. Izenak zer ote? Atzarri ni beti

 entzuteko; baņan entzungor besterik edozer entzunez.

 

 Zer gerta dakiket eriotz-orduan Yainkoak izenez

 deitu nazanean? Beste denetako entzungor naitela.

 Ordu zoriontsu! zu zaitut nik opa adiskide deiez.

 Oi zer esnatzea! Zure besoetan esnatu nadila!

 

 Mintzo denen mintzo, Aitaren ITZA Zu, sar zakida sakon

 nere belarrian. Ez dezadala nik beste zerik entzun

 bizi naizan arte xoko gorde ontan ixiltasunean.

 Soņu denen soiņu, Yainkoa, belarriz dezadan oiartzun.

 

 


inprimatu