inprimatu
Orri muskerrak
Izenburua:
Orri muskerrak
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11/12
Orrialdea:
4

 

Orri muskerrak

 

Zaitegi

 

 Orri muskerrak galdu,

 eta zenbait orbel

 besterik ez ditudan

 zugaitz nauzu goibel.

 Niregan txori saillak

 kabi zuten epel,

 ta orain adar-uts naiz,

 bizi-neguz mengel.

 

 Atsalde apalean

 eguzkiak murgil

 eta nere burua

 ageri da zurbil;

 gauak, erioak lez

 atzeman nau ixil,

 ta elur ta izotzak

 neregan dira bil.

 

 Zerau baitzera urrun,

 ta negua urren:

 agertuko zera zu,

 ta elurra lurmen,

 orri-miņa berriro

 somatuko lertzen,

 eta bizi berrian

 izango dut kemen.

 

                                               Guatemala'n 1951 gko. Epaillak 29

 

 


inprimatu