inprimatu
Tori nire edontzia
Izenburua:
Tori nire edontzia
Sinadura:
Jokin Zaitegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaitegi, Jokin

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
3-4

 

Tori nire edontzia

 

Zaitegi eta Plazaola'tar Iokin

 

 V Eusko-Olerti Egunean Zarautz'en 1934'go Garagarrillaren 10'an ospatutako

 sariketan lenengo saria irabazitako olerkia.

 

 Tori artzai-ontzi au, olerkaria!

 txatxarra izan-arren, abenda-odolez

 igortzi eta aren gogoaren atsez

 lurrindu baitizut nire oparia!

 

 Aitonaren aitak asi zun arloa;

 oianean ezpel-makilla ebaki

 ta pitxi bait-litzan landu dut poliki...

 Azaltzera noa gure lan-asmoa.

 

 Belarra-morrozten ardia dakusgu:

 bildotsen pakea begi-biotzetan

 izaki, ordeka erdiko aitzetan

 exeririk, aizto-utsez egin dugu.

 

 Edontzi-Inguruko azal-goi batean

 artzai-bizitzunak irarri genitun:

 Euzki biribilla, etzatera, an... urrun!

 baseliz-gaillurra yartzen du argitan.

 

 Urrutx-makilla artu eta artzai gaztea

 txistu-yoka mendi gorantza dijoa.

 Erpin-goiak igo ta ardi erdiloa

 txistu zorrotz otsez itzar da maitea.

 

 Berealakoan, bidetxigor zear,

 berago ikusten dan txabolara doaz

 ardiak. Artesi baten bereziaz

 batzekoak, itxi oi du ataka azkar.

 

 Umedun ardiak etzalekurantza doaz.

 Be-aldean, kaikua itzar-arten

 loturik, badago artzai esne-batean:

 aren asmoa ba-doa ara-onuntza!

 

 Irudin dagonez, batzu izuti-uzkur,

 bestetzu otzanak dira batzekoan.

 Otzanak, lepoker, ausnarka dagoan

 antza du, geldirik eta ipurdi-makur.

 

 Izuak artzaiek beregana ditu,

 ontziratzeraiņo errape: iztarretik

 oraturik dakarz. Erro banetatik

 esku biaz eldu ta laixter yeixten du.

 

 Erroberoa ba'dator txirrioan...

 Batutako esnez kaikua gaiņezka,

 bits zuri arroa dula yarioka

 dager irarririk ontzi azalean.

 

 Beste goialdean bertsolari zarra,

 eskuan sagardo edontzia izaki,

 itz-neurtu ederrak esanaz yarraiki.

 Inguruko gaztek ezpaiņetan parra...

 

 Beraxego, itxaso geldi-ezin barna

 arrantzale beso aunatuak ager.

 Goiznabar miņean uretan lur musker

 dakuste: aize da-ta jitoan txalupa.

 

 Txopa-aldean zutik lemazain sendoa.

 Ta begiak ņir-ņir lurra ikustekoan.

 Begi-zimur ta ille-zuri agure izan-arren,

 zaiņak lertu zorian lepoa.

 

 Irudi guziak bizi-bai-bizirik

 ziruditen: orren ikusgarri zegon!

 Ontzi berriaren usaia zerion:

 egundo iņork ezpai-zun edan oraindik.

 

 Aurten, udaberriz, buka dizut lana.

 Inguruko pago pertxentak orrimin,

 ta nire barruan biotzak neskamin...

 Txori bi egaka zeru garbi barna.

 

 Ordun, zagi bizi lez biotz azia

 lauskituaz, asmo eder aratzena

 ereika atera-ta, ontziaren barna

 yalgi dut, iduri larrosa gorria.

 

 Barnean asmoak irakin dagio:

 gaiņeratu nitun oroipen goxoak,

 ipui zarren ezti eta gogo-ikarak...

 ardo zarren zillar-aparra dario.

 

 Ikusten dezunez edontzi onetan

 eusko-bizikera eden nai izan dizut:

 Zure olerkien ordaiņez damatzut,

 edan zazun gogoz idatzi-aurrean.

 

 


inprimatu