inprimatu
Maitale Kutuna
Izenburua:
Maitale Kutuna
Sinadura:
Lauaxeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkiaga, Estepan

Argitalpena:
Euzko-Gogoa.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
2

 

Maitale kutuna

 

Urkiaga'tar Esteban (Lauaxeta)

 

 Iñoiz ikusi bako maitale kutuna

 neure opa samurrok laztanduten dabe.

 Begi gelgarriz dargist biotzeko iluna,

 eta bere larrosak usainduten nabe.

 

             Zerutarr egak ditu maitasun zaleak;

 lurrera baxen sarri so-dagi ortzira.

 Bere leuntasun zear mosu sutsuenak

 espan ganean, otoi biurtuten dira.

 

             Garbitasun usaiña txakian dixuri,

 eta lo-dagonean ametsezko irriak

 aboko larrosetan dagerkoz urduri.

 Aiztatzat alai dartu zelaiko liliak.

 

             Neskatil ori nor dan ez dazau biotzak;

 baña bera dan ona, bera dan liraiña!

 Begi oneik ez arren, bai-dakus ametsak.

 Erean dazaukiot bekoki bikaiña,

 

             Sarri bilauko neban bizitza bidean

 ta edertzat autortu beraren gorputza,

 nok baña dasayoke begien aurrean.

 — Maite audana, ete az neure neskutza?

 

             Maitasun onek Goiko Jaunagan ditxaro,

 Berak aizean bidez lilitxu guztiak

 udabarri aldian dalkartuz emaro.

 Berak lotuko ditu maitasun lokiak.

 

             Indarr ixilkor batek batzen dauz gogoak;

 itzak loitzen dituez maitasun guenak.

 Barre alaiak ezik, barruko malkoak

 zale onentzat dira antzikurr gardenak.

 

             Maitaleak izanik, alkartuko gara,

 jolas aldian ezik, otoien orduan.

 Eguzkira ezpada, gabeko ilazkara.

 Noz'ak utzi Jainkoan izpizko eskuan.

 

             Aldi alaitsu ori jadetsi artean

 neure ezkongai bailiran neskatil danari

 begiratzen dautsiet dagidan bidean.

 Neska polit bakoitzan zakust ameslari.

 

             Besteak zeure ederra goratuten dabe,

 eurentzak gelgarriak soin orren pitxiak.

 Baña zeure zalean indartuten nabe

 begi polit samurren leuntasun izpiak.

 

             Zerutarrak bai-dira geure maitasunak,

 eta leikide batek eztauz lausotuko.

 Oraindik eztauz loitu gurari lizunak

 eta gorputz irritsak eztauz banatuko.

 

             Ikus eziña zara ezkongai neskutza!

 baña, arren, entzun neure maitasunan naya:

 Edurra baxen zuri irauki gorputza,

 izan zaite zitoriz gotzon baten gaya.

 

             Izan zaite, oi neure neskatil argia!

 maitatzen dodan amatxu baxen leguna,

 leituten dodan alaba baxen garbia.

 Ori litzake neure gogoko zoruna.

 

             Samurtasuna landu gogo orren altzoan,

 urrumarako zara ba usoen antzera.

 Ondo zaindu zaidazan oñaze orduan

 olderik naiko dauko biotzak ostera.

 

             Espan orreintzat daukoz mosu samurrenak,

 samin orreintzat barriz, maitasun eztia.

 Eta txori politen abesti leunenak

 zeugana eldu daiten loaro guria.

 

             ¡Zeu maitatzeko nazan biotz samurduna!

 seaska ertzan datzan amatxu lakoa.

 ¡Gorde zaidazan, barriz, jaio nintzan luna!

 Eusko seme lerdena, bildur gabekoa...

 

             Zeugan pentzaten nabil Jaunaren bidean,

 eta lokatz artean egaz dagit azkar.

 Andra baten oroia naiko da lurrean

 garbi iraun dagiguntzat etsai orok-zearr.

 

             ¡Oi neure biotzeko ezkongai gardena!

 beti, arren, aditu maitati ortzira.

 Zeugan musua baxen kutun dot arrena:

 ¡Andrak ederren dira zerurantz begira!

 

 


inprimatu