inprimatu
Sandra Moussempès
Izenburua:
Sandra Moussempès
Sinadura:
Sandra Moussempès
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moussempès, Sandra

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
2001
Argitalpenaren urtea:
Alea:
35.zk.
Orrialdea:
60-65

Sandra Moussempès

 

Sandra Moussempès

 

 Akabatzen ari den egunaren urre ikur hartzailea

 Lehengo denboretako xirula mirulek erran nahi berria hartzen

 

 Ardiaren esnetik hiru haur hazten ari dira

 Ezpainak luzatzen dituzte, berantago oroituko dira

 

 Zerbait simetrikok

 Iragana ahazten lagunt lezake

 

 Multzo bat, harri zilatu botatze

 Ondar purruska dena ximixta

 Zergatik gauzen jitea aldatzen dute?

 Zergatik hura hunkitzean buru berotzen dira?

 Ez du ihardesten, luzatzen da, ukatzeko prest

 Leienda berreraiki - "Murmurio batean"

 

 Nora doa khea?

 

 Harpean zirtakatzen dira

 Erretzen

 

 Gauzen izaiteaz ez beldur ukan

 (Ez joan aurka)

 Burdina jo

 

 Hosto aliatua Tunelaren zolan

 

 Oinpeko uztaiak ezpata ikurrez arraultzearen Piztea

 

 Mahainean jarria

 Suak ezker erretzen itzul begia

 Huts arrain eta zerrak

 Partekatzen dituzte orain jokoak

 Beste kalitatezko zuhur hitz batenak eskuin atea Hetsiak nehora eremaiten

 

 Behar baino gehiago ereiten zuen-

 Brontzezko piezak landak jaten zituen -

 Urrunean eliza dorreak punta zerura-

 

 Erronda egiten zuten-

 Lehengo denboretan-

 Indar mugikorren ospakizuna-

 

 Soin zurien teilakatzea-

 Haize azkenaz hats emaitea-

 Zinaren jalgidura ahitua-

 

 Predikua Ipar Alde Haunditik zetorren

 

 ORAIN ZIRKULUA ZABALDU DA SU HAZIAK JATEN LURRAK EDANARAZTEN

 SAKRIFIZI0 ETA ERRITUALAK TOKIEK ABIATZEN ARO BERRI ILARGI BETE

 ETA URHE NAHASIAK EZEREZEK NOMADAK ETORTZEAK HAUTSIKO

 ASPALDIKO ISILTASUNAREN LEGEA

 

 Elixirean eskuak bustitzea itxarotea emazteak "ez" erran dezan

 Bapatean atzartzea "urpean sartzea ez da haizu"

 Kopa bat luzatzen da Alizen kalitza (iturri agortuan)

 Zazpi hurrupada edaten ditu eta lurrean zilo bat egiten

 

 Hark ERE zeruei ihardesten-

 

 Gizon sugeak bere buztana ausikitzen

 

 1

 Maldari behera joan, buruz buru izaitea zeruko arkupeekin

 Gostua samina da, beharrezko indarrak biltzen dituzte

 2

 Bertza, gerla zalantzazko baten erlika

 Zure begiak lanbrotzen, ez duzu deus ere ikusten

 3

 Nehoiz ez da khe haundiagorik ehortzi

 Goiko erran sortu berria, khedarrak emaztea xarmatu zuen

 4

 Gatu bat tronaduran lo

 Berinen gibelean, goiztiriaren bide zeiharkazkoa

 5

 Axal hedoituak puskaka moztu ditut

 Oroitzapen eta kuia ebakituak metale gorriaren gainean

 6

 Desagertu ziren atea ideki zenean

 Auhen eta zerugain urstelduak

 


inprimatu