Gorderik nago
Agnès Esponde
Euri xorta batek freskatu gaituela
gure apaindura ederrenez beztituak girela
segur naiz, egun anitz ikusliar ukanen dugula
ni aldiz, erne, gorderik nago!
Huna beraz eguna argitu orduko
zernahi "zango luze" gure inguruan, haro eta haro...
eskuak sarez hartuak, bazter guzier so...
ni aldiz, pentsaketa, gorderik nago!
Entzun eta horien hitzak.. .
asetzeaz besterik, zer ote dute gogoan?
dena lege eta debeku bizi guzian...
ni aldiz, ixilik, gorderik nago
Haitz baten azpian sortu naizela
zonbeit hosto eta iratzek gordetzen nautela
nere buru handiak segur "iguzki kolpeaz" maldatu behar duela...
ni aldiz, segurki, gorderik nago
Nere zonbeit lagunek sareak bete dituztela...
beren bizia ifernuan bukatuko duela
zer bizi laburra, doi-doia sortu eta...
ni aldiz, beldurrak harturik, gorderik nago!
Jaun Goikoak eginak, gizonek suntsitzen
egundainotik azkarrek, ahulak kudeatzen
naturak ere bere eskubideak dituela
ni aldiz, atsegabean, gorderik nago!